Mesolitoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Mesolithic lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
5. lerroa:
 
[[Uztai]]a eta [[gezi]]aren erabilpena ugaldu zen Europan zein [[Afrika]]n. Aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren txikiagotzea areagotu zen: [[mikrolito]]ak, silexezko lanabes geometriko txikiak ekoiztu ziren jaurtigailu gisan erabiltzeko. [[Ugaztun]] txikien ehiza eta [[molusku]]en ([[barraskilo]]ak etab.) kontsumoa garatu zen. Arte-irudiak sinbolikoak eta ez-figurazkoak ziren gehienbat.
 
==Mesolitoa Euskal Herrian==
[[Wurms]] glaziazioaren azkenaldian epeltzen hasi zuen giroa, [[landare]]ak han eta hemen ugaldu ziren eta mendi gorenetan baizik ez ziren geratu izotza eta elurra. Jendea leizeetatik atera eta lur behereak, haranak eta ibarrak hasi zen betetzen. Adituen ustez Mesolitoan gauzatu zen euskal gizakia.
 
Bi aldi nagusi bereizten dira Mesolitoan: Azil aldia da lehen garaia (K.a. 9000-K.a. 6000. [[Frantzia]]ko [[Ariège]]ko [[Mas-d’Azil]]eko aztarnategiak eman dio izena), [[Madalen]] aldiaren jarraian, eta [[Goi Mesolito]] edo [[Tardenois]] aldia da bigarrena, Neolitoaren atean (K.a. 6000-K.a. 4000. Astur aldia izena ere ematen zaio). Azil aldiko gizakia ehiztaria zen eta fruituak eta itsasoko soinberak jaten zituen, halaber.
 
Ez zuen leizea erabat utzi eta Madalen aldian bezalako tresnak lantzen zituen, harriz nahiz hezurrez. Ez zituen irudiak eta grabatuak egiten haitzuloetako hormetan, eta badirudi aldakuntza handiak gertatu zirela [[Cro-Magnon]] arrazako jende haren sinesteetan eta gizarte antolamenduan. Garai honetakoak dira [[Itziar]]ko [[Urtiaga]]ko leizean aurkitu ziren giza hezurrak. Goi Mesolitoan soinbera eta arrain gehiago jaten zen eta lan espezializazioa areagotu zen.
 
Gizarte antolamendua konplexuagoa zen eta badirudi garai haietan hasi zirela lehen migrazioaldiak, [[Europa]]tik eta [[Afrika]] aldetik. Aipagarri dira garai honetako kutun eta apaingailuak. [[Mouligna]] ([[Miarritze]]), [[Izturitze]], [[Bolinkoba]] ([[Abadiño]]), [[Berroberria]] ([[Urdazuri]]), [[Ermittia]] ([[Deba]]), [[Urtiaga]] ([[Itziar]]), [[Lumentxa]] ([[Lekeitio]]), eta [[Santimamiñe]]ko ([[Kortezubi]]) leizeetan aurkitu dira Mesolitoko aztarna garrantzitsuenak.
 
==Erreferentziak==
{{ lur | data=2014/08/12}}
 
{{commonskat}}