Hausa (etnia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
No edit summary
14. lerroa:
 
Hausa hizkuntza [[txadar hizkuntza|txadar hizkuntzen]] taldekoa da.
 
==Historia==
[[X. mendea]]n jadanik konfederazio batean bilduriko erreinuetan antolaturik zeuden hausak. [[XIV. mendea]]n [[Islam]]a hartu zuten erlijiotzat, eta mende horretan erreinuok zazpi hiri-estaturen inguruan antolatu ziren: [[Kano]], [[Karia]], [[Katsina]], [[Daura]], [[Rano]], [[Gobir]] eta [[Biran]]. Haietatik bi, Kano eta Katsina, garrantzi handiko merkataritzaguneak izan ziren XV. eta XVII. mende bitartean. XVIII. eta XIX. mendeetan merkatari [[burgesia]] finkatuz joan zen bi hiri horietan. XIX. mendearen hasieran, [[Utman den Fobio]] [[fulbe]] eskribaua hausen agintari klasearen aurka matxinatu zen, ustelkeria aitzaki hartuta. Erreforma eta puritanismo islamiarra aldarrikaturik, hausa nekazariak, fulbe abeltzainak eta hirietako burgesia txikia bildu zituen gerra santuaren inguruan. Kano suntsitu (1808) eta inperio bat eraiki zuen. [[Britainia Handia]]k hausa estatuekiko adiskidetasun politika erabili zuen kolonialismoaren garaian. [[Nigeria]]k independentzia lortu zuenean, administrazioa hausen esku geratu zen.
 
==Erreferentziak==
{{ lur | data=2014/08/11}}
{{erreferentzia zerrenda}}