Maroko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Morocco lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
56. lerroa:
[[Rif]] mendiek Mediterraneo ertzeko eskualdean daude, ipar-mendebaletik ipar-ekialdera. [[Atlas mendiak]] estatuaren bizkarrezurra dira, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatuz. Mendi garaiena ''Jebel Toubkal'' da (4.167 m). Estatuaren hego-mendebaldearen gehiengoa [[Sahara]] basamortuak hartzen du eta, horregatik, eskualdea ez da emankorra ezta oso populatua ere. Biztanle gehienak Atlas mendien iparraldean bizi dira.
 
== Politika Historia==
K.a. 2000. urte inguruan [[berberiar]]rak sartu ziren Marokon, K.a. XII. mendean [[feniziar]]rek merkataritzaguneak ezarri zituzten Mediterraneoko itsasaldean, eta K.a. V. mendean [[kartagotar]]rak Atlantiko aldean kokatu ziren. [[Kartago]] desegin ondoren berberiarrak erromatarren aliatu bilakatu ziren. K.o. 42. urtean [[Kaligula]]k Marokoko lurraldea Erromako inperioaren [[Mauritania]]ko probintziaren barnean ezarri zuen.
 
Erromatarren ondoren, bandaloak Iberiar Penintsulan barrena sartu ziren Marokon, eta erreinu bat sortu zuten han, gero [[534]]. urtean bizantziarrek suntsitu zutena. [[VII. mendea]]n arabiarrak ekialdetik sartu ziren eta [[Islam]]a ezarri zuten; berberiarrek aurre egin zieten arabiarrei eta erreinu independenteak sortu zituzten. [[XI. mendea]]n, Mauritaniako berberiarrek, almorabiarrek, Marokoko lurralde osoa konkistatu zuten eta [[Espainia]]raino hedatu zuten aginpidea. Handik mende batera, [[almohadiar]]rek beste inperio bat sortu zuten, XIII. mendean [[benimeriniar]]rek beretu zutena.
Maroko [[monarkia konstituzional]]a da, nahiz ete erregeak oraindik ere botere handia izan. Egungoa [[Mohamed VI.a]] da, [[1999]]ko [[uztailaren 23]]tik agintean. Lehen Ministroa Driss Jettou da, [[2002]]ko [[urriaren 9]]tik. Lehen Ministroa erregeak berak izendatu zuen eta hautsa harrotu zuen, ez baita inongo alderdiren kide.
 
[[1415]]ean portugaldarrek merkataritzagune bat sortu zuten [[Ceuta]]n (1580az gero Espainiaren mende geratu zena). 1497an Espainiako Errege-erregina Katolikoek [[Melilla]] konkistatu zuten. XVII. mendean alawi dinastiak, bere burua [[Mahoma]]ren ondorengotzat zuenak, hartu zuen aginpidea; dinastia horren ondorengoak dira gaur egungo agintariak. Alawiek aurre egin behar izan zieten Frantziako eta Espainiako gudarosteei. [[1830]]ean [[Frantzia]]k [[Aljeria]] hartu zuen; Marokoko sultanak Aljeriaren alde egin zuen, baina 1844an frantsesek garaitu zuten. 1859an, Ceutako mugak zirela eta, Maroko gerran sartu zen Espainiarekin; marokoarrak galtzaile atera ziren, eta alawi sultanerriak diru sari handia ordaindu behar izan zion Espainiari.
Parlamentua bi ganberakoa da: Diputatuen ganbera eta Kontseilarien ganbera (Senatua). Diputatuen ganberan 325 diputatu daude, zuzeneko boto unibertsal bidez 5 urterako hautatuak. Egungo ganbera burua Abdelouahed Radi da (USFP). Kontseilarien ganberan 270 kontseilari daude, zeharkako boto unibertsal bidez hautatuak.
 
1906an, [[Algeciras]]eko Nazioarteko Konferentzian, Maroko Frantziaren eta Espainiaren babespean uztea onartu zen. 1912an Frantziaren eta Espainiaren babespeko guneak zehaztu ziren; Espainiari [[Rif]] eta [[Ifni]] egokitu zitzaizkion, eta gainerako guztia Frantziari. 1921ean, Abd al-Krim emirrak matxinada antolatu zuen Rifen, eta Frantziaren eremura ere hedatu ziren istiluak; Frantziaren eta Espainiaren gudarosteek, elkar harturik, 1926an menderatu zuten matxinada. 1927an abertzaleek [[Istiqlal]] alderdia sortu zuten.
Alderdi politikoak:
 
* La Gauche Socialiste Unifiée (GSU)
Espainiako Gerra Zibilean (1936-39) Marokoko gudaroste batzuk [[Francisco Franco]] espainiar militarraren alde borrokatu ziren penintsulan. [[Bigarren Mundu Gerra]]z gero abertzaletasunak gora egin zuen, eta [[1956]]ko martxoaren 2an Frantziako gobernuak Marokoren indenpendentzia onartu zuen; [[Muhammad ben Yusuf]] izendatu zuten errege, [[Muhammad V.a]] izenarekin. Urte berean, apirilean, Espainiak uko egin zien iparraldeko babes-guneei, eta [[1958]]an [[Sahara]]ko iparraldeari. Muhammad V.a 1961ean hil zenean, haren semea, [[Moulay Hassan]], izendatu zuten errege (Hasan II.a).
* Le Mouvement Populaire
 
* Parti de la Justice et du Développement (PJD)
[[1975]]ean [[Hasan II.a]] erregeak 350.000 marokoar bidali zituen Espainiaren mende zegoen Saharara, lurralde hura Marokori zegokiolakoan, eta Espainia lurraldea uztera behartu zuen; hala, 1975eko Madrilgo hitzarmenean [[Mendebaleko Sahara]] Marokoren eta Mauritaniaren mende geratzea onartu zen. 1976az geroztik, Sahararen independentzia aldarrikatzen eta [[Aljeria]] eta [[Libia]]ren laguntza duen [[Saharako Fronte Polisarioa]]ren kontrako gerran ari da Maroko. 1979an Marokok Mauritaniaren mendeko Saharako zatia hartu zuen. Harrezkero, [[Saharako gerra]] eta Estatu Batuetatik jasotzen duen laguntza dela eta, Marokoren eta Afrikako iparraldeko herrialdeen arteko harremanak nahasiak dira.
* Parti de l'Istiqlal
 
* Parti RNI
Saharako autodeterminazioari buruzko erreferenduma [[1992]]an egitea onartu zuen Marokok 1991n, baina erroldari buruzko eztabaida zela eta, erreferenduma atzeratzea erabaki zuen. 1988ko maiatzean, 12 urte tirabiraka ibili ondoren, Maroko eta Aljeria harremanetan hasi ziren berriro, [[Saudi Arabia]] eta [[Tunisia]]ren bitartekotzari esker. Harremanak eten izanaren arrazoia Saharako gerra izan zen. Izan ere, Aljeriak nazionalista sahararren alde egin zuen hasieratik. Harremanak berriro hasi ondoren, bi herrialdeak ados jarri ziren gaseoduktu bat egiteko [[[Gibraltar]]ko itsasartean zehar Europaraino. Bi herrialdeak partaide dituen enpresa batek du gaseoduktutik 10-15 mila milioi metro kubiko gas garraiatzeko ardura.
* Alliance des Libertés (ADL)
 
* Union Socialiste donis Forces Populaires (USFP)
XX. mendearen azkeneko urteetan langabezia handia izan da Marokon. Urtero ehunka mila pertsonek alde egiten dute herrietatik hirietara, eta horrek izugarrizko arazoak sortzen ditu, etxebizitzak direla, ura eta zerbitzuak direla, eta abar. Beste asko eta asko [[Europa]]ra sartzen ahalegintzen dira, horretarako bizia arriskuan jarri behar badute ere, itsasoa igarotzean. 1992ko urrian, adibidez, 800 lagun atxilotu zituzten [[Tarifa]]n (Espainiako hegoaldean), Espainian baimenik gabe sartzeko ahaleginean. Bestalde, droga trafikoaz arduratzen den Nazio Batuetako sailak salatu duenez, Marokoko nekazari asko opio eta koka lantzen hasiak dira, heroina eta kokaina egiteko gero.
 
Azkeneko urteetan, Maroko eta [[Aljeri]]aren harremanak onbideratu direnez gero, Saharako auzia negoziazio bidez konpontzeko ahalegina egin da. Erreferenduma egitea proposatzen da, Nazio Batuen ardurapean, [[Sahara]]ko biztanleek erabaki dezaten herrialde independentea izan edo Marokori loturik egon. Nolanahi dela ere, Marokoko gobernua behin eta berriz atzeratzen ari da erreferenduma, Fronte Polisarioa behin betiko gaindituko duelako esperantzan. [[1992]]ko abuztuan Hassan II.a erregeak kargutik kendu zuen [[Azedine Laraki]] Lehen Ministroa, eta 1971-1983 bitartean kargu hori bera eduki zuen [[Mohamed Karim Lamrani]]ren eskuetan utzi zuen. Gobernu berriak erreferenduma deitu zuen, Legebiltzarrari ahalmen handiagoa emango zion konstituzio berri bat onartzeko. Dena dela, erregeak Lehen Ministroa izendatzeko ahalmena gorde zuen.
 
Erreforma haren ondorengo Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeetan, [[1993]]ko ekainean, oposizioa izan zen garaile, 222 aulkietatik 99 eskuratuta. Alderdi ofizialak, berriz, 74 aulki baizik ez zituen eskuratu. Handik bi hilabetera Hassan II.ak munduko meskita handienetako bat inauguratu zuen, [[Casablanca]]n. Konstituzioaren erreformak gorabehera, nazioaren politika erregearen eskuetan dago oraindik ere neurri handi batean.
 
1994ko maiatzean, erregeak bere ahaide bat izendatu zuen Lehen Ministro, [[Abd al-Latif Filali]]. Abuztuan, askoren harridurarako, erregeak berberiar hizkuntza eta kultura nazioaren bizitzan integratzeko deia egin zuen. [[1995]]ean, euririk ez zela eta, uzta aurreko urtekoa baino sei aldiz txikiagoa izan zen, eta egoera ekonomikoak okerrera egin zuen nabarmen. [[1996]]an legegintzarako aginpidea bi ganberatan banatzean onartu zen erreferendum bidez, baina erregeak ganberak desegiteko ahalmena gorde zuen. Bien bitartean, gobernuak pribatizazio politikarekin segitu zuen, eta zenbait konpainia saldu zituen.
 
1997ko irailean, Marokok eta [[Fronte Polisarioa]]k hitzarmen bat egin zuten Saharako auzia konpontzeko, eta lurraldearen estatutua (independentzia edo integrazioa) erabakitzeko erreferenduma egingo zela iragarri zen. 1997ko legegintzarako hauteskundeetan, oposizioko lau alderdi politikoren koalizioak Legebiltzarreko 325 aulkietatik 102 eskuratu zituen; gobernuaren aldeko koalizio eskuindarrak, berriz, 100 aulki eskuratu zituen, eta hauen aliatu zentristek, 97. [[1998]]ko otsailean, erregeak [[Abderrahman Youssoufi]] izendatu zuen Lehen Ministro.
 
Erregea 1999an hil zen, eta haren semeak –Mohammed VI.ak– hartu zuen kargua. [[Mohammed VI.a]]k hainbat erreforma sustatzen ari da, ekonomian nahiz politikan, baina oraindik oso mugatuta daude askatasun zibilak eta giza eskubideak urratzeagatik salaketa asko egin ohi dizkiote nazioarteko erakundeek, bereziki [[2003]]an [[Casablanca]]n juduen kontra izandako atentatuaz geroztik (20 lagun hil ziren atentatu hartan).
 
== Banaketa administratiboa ==
98 ⟶ 110 lerroa:
 
6,7 eta 11 zenbakidun probintziak [[Mendebaldeko Sahara]]ko probintziak dira, baina [[Maroko]]k administratzen ditu ''de facto''. [[NBE]]k urteak daramatza Mendebaldeko Saharan autodeterminazio erreferendum bat egiteko aukera aztertzen.
 
==Biztanleak==
[[Berberiar]]rak dira Marokoko jatorrizko biztanleak, eta gaur egungo biztanleen hiru laurdenak berberiar jatorrikoak dira. Bigarren gizatalde nagusia [[arabiar]]rena da. Bestalde, 100.000 inguru europar bizi dira (frantsesak, gehienak), eta 12.000 inguru judu, orain aspaldi hara bizitzera joandakoen ondorengoak.
 
Biztanleen erdia, gutxi gorabehera, hirietan bizi da. Rabatez gainera, [[Casablanca]] (2.940.000 biztanle), [[Marrakex]] (1.517.000 biztanle) eta [[Fez]] (510.000 biztanle) dira Marokoko hiri nagusiak. [[XX. mendea]] arte [[berberiar hizkuntza]]k izan dira nagusi Marokon, baina mendean zehar [[arabiera]] bultzatu eta nagusitu da, eta mendearen bukaeran biztanleen laurden batek baizik ez zuen erabiltzen berberiera hizkuntza nagusi bezala. Biztanle gehien dituen hirugarren herrialde arabiarra da.
 
==Ekonomia==
Marokoko [[ekonomia]]n izugarrizko pisua du [[nekazaritza]]k, nahiz eta lurren % 20 baizik ez den lantzen. Laboreak ([[garagar]]ra eta [[gari]]a), patatak, meloiak, olibak, eltzekariak, datilak, [[azukre]] kanabera eta azukre erremolatxa lantzen dira batez ere. Mea baliabide nagusia [[fosfato]]ak dira, baina ikatza, burdina, [[manganeso]]a, [[berun]]a eta [[zink]]a ere ustiatzen dira.
 
[[Industria]] gehienak industria txikiak dira: eraikuntzarako materialak, kimika gaiak, ehunak, oinetakoak, elikagaiak, ardoa, petrolio findua eta abar. Garrantzi handikoa da eskulangintza: ehunak, larrua, zeramika, alfonbrak eta zurezko irudiak… [[Turismo]]a, bestalde, gero eta pisu handiagoa hartzen ari da herrialdearen ekonomian, baita zerbitzuen sektorea eta industria ere. [[1990]]eko hamarralditik aurrera, gobernuak hainbat erreforma eta pribatizazio sustatu ditu, eta azken urteetan ekonomia hazkunde nabarmena izan du Marokok. Era berean, atzerriko merkataritza harremanak sendotzen ari da eta hainbat hitzarmen sinatu ditu.
 
== Politika ==
Maroko [[monarkia konstituzional]]a da, nahiz ete erregeak oraindik ere botere handia izan. Egungoa [[Mohamed VI.a]] da, [[1999]]ko [[uztailaren 23]]tik agintean. Lehen Ministroa Driss Jettou da, [[2002]]ko [[urriaren 9]]tik. Lehen Ministroa erregeak berak izendatu zuen eta hautsa harrotu zuen, ez baita inongo alderdiren kide.
 
Parlamentua bi ganberakoa da: Diputatuen ganbera eta Kontseilarien ganbera (Senatua). Diputatuen ganberan 325 diputatu daude, zuzeneko boto unibertsal bidez 5 urterako hautatuak. Egungo ganbera burua Abdelouahed Radi da (USFP). Kontseilarien ganberan 270 kontseilari daude, zeharkako boto unibertsal bidez hautatuak.
 
Alderdi politikoak:
* La Gauche Socialiste Unifiée (GSU)
* Le Mouvement Populaire
* Parti de la Justice et du Développement (PJD)
* Parti de l'Istiqlal
* Parti RNI
* Alliance des Libertés (ADL)
* Union Socialiste donis Forces Populaires (USFP)
 
== Marokoar ospetsuak ==
103 ⟶ 139 lerroa:
* [[Saïd Aouita]] ([[1959]]-), atleta.
* [[Hicham El Guerrouj]] ([[1974]]-), atleta.
 
==Erreferentziak==
{{ lur | data=2014/08/11}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==