Eusko Jaurlaritza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
21. lerroa:
 
 
Zoritxarrez, egokiera horretan jarraitzea ezinezkoa izan zen. [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren jabegoak heuren jabetzara iragateko zioen lege [[frankismo|frankista]] bati jaramon eginez, [[1951]]ko [[ekainaren 28]]an [[Frantziako Gobernua]]k Eusko Jaurlaritzaren egoitza zegoen jauregia hustutzeko agindua eman zuen, honi [[Espainia frankista]]k Frantziako Gobernuari eginiriko presio indartsuari gehitu zitzaion, ondorioz hustutze agindua finkoa eta atzerapausorik gabea bihurtu zen. [[Jose Antonio Agirre]]ren zioenez bere bizipen lazgarrienetako bat jauregi honen desjabetzearena izan zen. Ordu ezkero [[Espainiako Gobernua]]k ez dio inoiz [[Eusko Jaurlaritza]]ri jauregi honen jabetzarik itzuli, [[1991]]an Parisko [[Cervantes institutuaInstitutua]]ren egoitza ipini zuelarik.<ref>[http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-contlehe/eu/contenidos/informacion/v2_sedes/eu_sedes/sedes.html Egoitzak. Lehendakaritza.] {{eu}}</ref>
 
Zorionez, erbesteko Eusko Jaurlaritza hartako kide batzuk Parisko Rue Singer karrikako 48. zenbakian egoitza berri bat topatu zuten, erbesteko egoitza ofiziala segurtasunez lekualdatzeko asmoz. [[1965]]an bertan etxebizitza berriak eraikitzeko erautsia izan zen hiru solairuko etxalde zahar bat izan zen. [[1979]]ko [[abenduaren 15]]eko Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herriratze arte Rue Singer kaleko 50. zenbakiko sotoa [[Jesus Maria Leizaola]] lehendakariaren exekutiboaren kokalekua izan zen.<ref>[http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-contlehe/eu/contenidos/informacion/v2_sedes/eu_sedes/sedes.html Egoitzak. Lehendakaritza.] {{eu}}</ref>