Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Recriminacion a fraga na usc.jpg|thumb|right|300px|'''Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia''' [[oroimen kolektibo]]an atxiki den gertakizun lazgarria da. Urteak pasa arren, ez da ahazten [[Manuel Fraga Iribarne]] izan zela arduradun nagusi, sarraskia egin zuten polizien eta garai hartako Espainiako gainerako polizia indarren buru politikoa zenez. Irudian, gertakariak gogora ekartzen dituen 2012. urteko salaketa-kartela, Manuel Fragaren ardura aldarrikatzen duena.<ref name=MirenIbanez2012>Miren Ibáñez: [http://www.noticiasdealava.com/2012/01/17/politica/euskadi/adios-con-demasiadas-cuentas-pendientes «Adiós con demasiadas cuentas pendientes: Fraga muere sin responder por sucesos como la matanza del 3 de marzo»], ''Diario de Noticias de Álava'', 2012-01-17.</ref>]]
 
'''Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia''' [[1976]]ko [[martxoaren 3]]an [[Gasteiz]]en [[greba]] orokor batean [[Espainiako Polizia Armatua]]k egindako [[sarraski]]a izan zen. [[Zaramaga]]ko [[San FantziskoFrantzisko Asiskoa eliza (Gasteiz)|Asisko San Frantzisko eliza]]ren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langileei gas negar-eragileak jaurti zizkieten poliziek, indarrez aterarazteko; eta, elizaren ate bakarretik irteten ziren eran, bi mila tiro baino gehiago egin zizkieten poliziek. Bost lagun hil zituzten, eta 150 zauritu. Polizia haien eta Espainiako gainerako polizia indar guztien burua [[Manuel Fraga|Manuel Fraga Iribarne]] ministroa zen, eta sarraskiaren erantzukizuna egun haietako protestak egiteko deialdia egin zutenei egotzi zien.<ref name=LlachRevolta>Lluís DANÈS: [http://www.youtube.com/watch?v=FZA8df8t4I4 ''Llach, la revolta permanent''], Mediapro / Bainet Zinema, 2006.</ref><ref>Eduardo MURIEL: [http://www.publico.es/espana/417425/el-dia-en-que-la-policia-de-fraga-disparo-contra-una-asamblea «El día en que la policía de Fraga disparó contra una asamblea»], ''Público'', 2012-01-18.</ref>
 
{{aipu|Hemen gauden guztiok, eta askoz jende gehiagok, badakigu hura Estatuaren terrore ekintza bat izan zela. Estatuaren «ordena indarrak» deritzen horiek gauzatu zuten, Estatuaren agintariekin, Estatuko ministerioetako arduradunekin (batzuk, oraindik bizirik). Guztiok dakigu, ondotxo jakin ere.