Anaia Musulmanak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
23. lerroa:
 
[[2013]]ko [[abenduaren 25]]ean, Anaia Musulmanak «talde eta erakunde terrorista» izendatu zituen ofizialki Egiptoko Gobernuak; hemendik aurrera, terrorismoaren aurkako legeetara joko zuen taldearekin harremana daukan edonor zigortzeko. Egiptoko Ministroen Kontseiluak aho batez hartu zuen erabakia, eta hura jakinarazi bezain pronto hasi ziren neurria indarrean jartzen: ordu gutxiren buruan 60 islamista baino gehiago atxilotu zituen Poliziak Egiptoko hainbat hiritan, istiluak eragitea eta indarkeria bultzatzea egotzita. Sarekadan Gomaa Amin Mustafa Anaia Musulmanen buruzagi eta Askatasuna eta Justiziako diputatu ohiaren semea eraman zuten atxilo; Egiptoko berri agentzien arabera, Torako espetxera eraman zituzten biak. Han zeuden preso azken hilotan atxilotutako islamista gehienak; haietako 450 gose greban zeuden<ref>Mikel RODRIGUEZ, [http://www.berria.eus/paperekoa/1484/017/001/2013-12-26/anaia_musulmanak_talde_terrorista_izendatu_ditu_egiptoko_gobernuak.htm «Anaia Musulmanak talde terrorista izendatu ditu Egiptoko Gobernuak»], ''Berria'', 2013-09-26</ref>.
 
[[2014]]ko [[abuztuaren 6]]an, Egiptoko auzitegi batek berretsi egin zuen Anaia Musulmanen hamabi kideri ezarritako epaia, eta heriotza zigorrera kondenatu zituen. [[2013]]an polizia bat hiltzea leporatzen zieten. [[Ekain]]ean ezarri zieten kondena, eta herrialdeko auzitegi gorenak berretsi zuen orain. Akusatuek ezin zuten jarri helegiterik. Hamabi kondenatuetatik, bost ihesi zeuden<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001922/014/002/2014-08-07/heriotza_zigorra_egipton_hamabi_islamistentzat.htm «Heriotza zigorra Egipton, hamabi islamistentzat»], ''Berria'', 2014-08-07</ref>.
 
[[2014]]ko [[abuztuaren 9]]an, Anaia Musulmanen alderdia desegiteko agindu zuen Egiptoko auzitegi batek. Epaiaren aurretik alderdiak aukera izango zukeen Parlamenturako hauteskundeetara aurkezteko. Askatasuna eta Justizia desegitearekin batera, haren ondasun guztiak desjabetzeko agindu zuen epaitegiak. Ezin zitzaion helegiterik jarri erabakiari<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/94741/anaia_musulmanen_alderdia_desegiteko_agindu_du_egiptoko_auzitegi_batek.htm «Anaia Musulmanen alderdia desegiteko agindu du Egiptoko auzitegi batek»], ''Berria'', 2014-08-09</ref>.