Matera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
90. lerroa:
[[1514]]an herritarrak haserre zeuden [[Joan Karlos Tramontano]]aren agintarekin, honek zuen zor handia ordaintzeko zerga oso altuak ezarri zituelako. [[Abenduaren 29]]an elizatik ateratzen zela herritarrek inguratu, biluztu, eta hil arte jipoitu zuten. Elizako kanpaiek gertakariaren berri eman zutenean herritarrek ospatu zuten. [[Napoliko Erregea]]k erailketa politikoa zela iritzi zuenez [[komisario]] bat bidali zuen Materara. Ez zutenez errudunik aurkitu ausaz aukeratutako lau gizon hartu eta plaza publikoan eskegi zituzten. Honen ondoren Materak hiri libre eta autonomoaren fama irabazi zuen, eta ez zuen inongo noblezia lokalen agindurik, zuzenean Napoliko Erregearen esku zegoelarik.
 
[[Fitxategi:Palombaro_Lungo,_Matera,_Italia.jpg|thumb|left|200px|Palombaro Lungoaren argazkia.]]
[[XV. mende]]aren bukaeran eta [[XVI. mende]]aren hasieran igoera demografiko nabarmena egon zen, batez ere [[Schiavoni]]en (herri [[eslaviar]]rak, oro har) migrazioari esker. Gehienak [[serbiar-kroaziar]]rak eta [[albaniar]]rak ziren eta gaur egun ''Casalnuovo'' izena duen hiriarne eremuan kokatu ziren. [[1663]]an, [[Espainia]]en esku zegoen hiria, eta [[Terra d'Otranto]] probintziatik atera zuten, [[Basilicata]]ren hiriburu izendatuz eta [[Regia Udienza]]ren egoitza bertan kokatuz. Hau dela eta klase altuko hainbat herritar iritsi ziren hirira, [[Unibertsitatea]], lege-gizonak eta baroiak, batez ere. Hiriak loraldia bizi zuen garai honetan, kontaktu komertzial garrantzitsuak eginez [[Apulia]]ko portuekin, eta bizitza kultural sendoarekin. Garai honetan eraiki ziren hainbat eraikin garrantzitsu, euren azpian utziz hainbat eliza eta etxebizitza. [[Palombaro Lungo]] izeneko zisterna erraldoia ere eraiki zen garai honetan, gaur egungo Vittorio Veneto plazaren azpian, 5.000.000 litro ur gordetzeko gaitasuna zuen biltegia.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.italiavirtualtour.it/dettaglio.php?id=1801|izenburua=Il Palombaro Lungo|hizkuntza=it|argitaletxea= Italia Virtual Tour}}</ref>