Matera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
101. lerroa:
[[1943]]ko [[irailaren 21]]ean Matera izan zen [[nazi]]en eta [[faxismo]]aren aurka altxatu zen Italiako hegoaldeko lehen hiria izan zen. Hamaika pertsona hil ziren naziek metrailatuak. Egunaren bukaeran alemaniarrak bueltatu eta 13 herritar "palazzo della milizia"n erail zituzten, tartean Natale eta Francesco Farina aita-semeak. Aita semea liberatzera joan zen, minutu batzuk lehenago.
 
[[FitxategiCasa-grotta-matera-8mm.jpg|thumb|Materako ''Casa Grotta'', bizimodua ikusteko moldatutako etxe adibide bat]]
[[1948]]an Materako Sassien egoeraren inguruan kezka orokorra sortzen da, lehenengo [[Palmiro Toggliatti]]ren eskutik eta, ondoren, [[Alcide de Gasperi]]ren ahotan. Sassiak Italiako hegoaldearen azpigarapenaren sinbolo bilakatu ziren garai horretan. [[1952]]an auzo erresidentzial berria eraikitzeko fondoak lortu ziren eta Sassian bizi ziren 15.000 pertsonak lekuz aldatu zituzten. Modu honetan Materako hiria laboratorio batean bilakatu zen, hainbat komisio eta institutu lanean jartzen auzo berriek Sassietako egitura sozialaren antza izan zezaten. Garau horretan [[INA-Casa]]ren barruko "Spine Bianche" auzoa eraiki zuten, garrantzi handikoa [[arkitektura]] [[Neoerrealismo|Neoerrealista]] eta [[Italiar Arrazionalismo]]an.