Matera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85. lerroa:
 
Oraindik ere hiria ''Civita''ren inguruan hedatzen da eta bere inguruan zeuden bi ''Sassi''ak gutxinaka populatzen ziren. [[1500]]. urtearen inguruan bi Sassiak batu ziren eta hiri berria inguratu zuten, harresiak alferrikako eginez.
 
Hurrengo mendeetan [[izurrite]]ek eta [[lurrikara|lurrikarek]] eragin handia izan zuten eskualdan. [[XV. mende]]an lur komunalen fase batean sartu zen. Ondoren [[Aragoiko Erresuma]] eta [[Joan Karlos Tramontano]] kontearen aginteak etorriko ziren. [[1481]]an hiriak [[Otranto]]ren babeserako batailan hartu zuen parte, [[Turkiar]]ren aurka. Bertan [[Fernando II.a Napolikoa]]k ihes egin behar izan zuen eta Materan izkutatu zuen bere burua. Bertan diseinatu zuen kontraofentsiba.
 
[[1514]]an herritarrak haserre zeuden [[Joan Karlos Tramontano]]aren agintarekin, honek zuen zor handia ordaintzeko zerga oso altuak ezarri zituelako. [[Abenduaren 29]]an elizatik ateratzen zela herritarrek inguratu, biluztu, eta hil arte jipoitu zuten. Elizako kanpaiek gertakariaren berri eman zutenean herritarrek ospatu zuten. [[Napoliko Erregea]]k erailketa politikoa zela iritzi zuenez [[komisario]] bat bidali zuen Materara. Ez zutenez errudunik aurkitu ausaz aukeratutako lau gizon hartu eta plaza publikoan eskegi zituzten. Honen ondoren Materak hiri libre eta autonomoaren fama irabazi zuen, eta ez zuen inongo noblezia lokalen agindurik, zuzenean Napoliko Erregearen esku zegoelarik.
 
[[XV. mende]]aren bukaeran eta [[XVI. mende]]aren hasieran igoera demografiko nabarmena egon zen, batez ere [[Schiavoni]]en (herri [[eslaviar]]rak, oro har) migrazioari esker. Gehienak [[serbiar-kroaziar]]rak eta [[albaniar]]rak ziren eta gaur egun ''Casalnuovo'' izena duen hiriarne eremuan kokatu ziren. [[1663]]an, [[Espainia]]en esku zegoen hiria, eta [[Terra d'Otranto]] probintziatik atera zuten, [[Basilicata]]ren hiriburu izendatuz eta [[Regia Udienza]]ren egoitza bertan kokatuz. Hau dela eta klase altuko hainbat herritar iritsi ziren hirira, [[Unibertsitatea]], lege-gizonak eta baroiak, batez ere. Hiriak loraldia bizi zuen garai honetan, kontaktu komertzial garrantzitsuak eginez [[Apulia]]ko portuekin, eta bizitza kultural sendoarekin. [[1806]]ra arte hiriburu titulua izan zen, ahalik eta [[Potenza]]ren esku geratu zen arte Basilicata, [[Giuseppe Bonaparte]]ren erabakiz.
 
== Erreferentziak ==