Trebiñu (barrendegia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Eus hedadura historikoa
111. lerroa:
[[Euskara]]zko aztarnak nabarmenak dira eskualde osoko [[toponimia]]n, inguruko [[Araba]]ko udalerrietan bezala.
 
Euskara XVII. eta XVIII. mendeetan galdu zen barrendegian, Arabako inguruko herrietan bezala. Artean XIX. mende hasieran, Euskal Herria gerra giroan murgilduta zegoela, euskara erabiltzen zen mapa batean ageri denez (Argantzunen). Hala ere, azken urteetan berreskuratzen ari da, batez ere Arabatik bertaratutako biztanleen mugimenduengatik, irakaskuntza euskaraz eskaintzen duten ikastetxeei esker ([[Argantzun]]go [[ikastola]] da nagusia zeregin horretan), eta barrendegiko gazte askok Gasteizen ikasten dutelako D ereduan.
 
Azterketa soziolinguistikoa egiten da barrendegian 5 urtetik behin, euskararen egoera ezagutzeko. 2007ko azterketaren arabera,<ref>[http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/libro/iv_inkesta_soziol/eu_ink/adjuntos/Trebi%C3%B1u-eus.pdf Trebiñuko enklabeari buruzko azterketa soziolinguistikoa (2007ko ekaina)]</ref> sasoi hartan biztanleen %13,5 elebiduna zen eta %13 elebidun pasiboa. 2012an egindako azterketan, berriz, biztanle elebidunak %22 ziren jadanik, eta %17 elebidun pasiboak ziren.<ref>[http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/argitalpenak/eu_6092/adjuntos/trebinu.pdf Trebiñuko enklabea. Azterketa soziolinguistikoa. 2012]</ref>