Bastida (Araba): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
82. lerroa:
* [[Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Bastida)|Andre Mariaren Jasokundearen eliza]], [[XVI. mendea|XVI]] eta [[XVIII. mendea|XVIII.]] mende artean eraikia, [[Pizkunde]] eta [[Barroko]] estiloei jarraiki. Batez ere, ikustekoak dira atari nagusia eta erretaula barrokoa ikusgai dagoen barnealdea.
* [[Larrazuriaren Arkua]], antzinako harresiaren atean kokatua, Ama Birjina eta Bastidako armarria erakusgai dituena.
* [[2014]]ean, ''Torrentejo'' izeneko aztarnategia aurkitu zuen [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]k. ''Torrentejo''ko herrixka hori 1075. urtean aipatu zen lehenengoz, eta urte horretan, [[Nafarroa]]ko erregeak eremu hori eman zion [[San Millan de la Cogolla]]ko monasterioari (Errioxa, Espainia). Ikerketek frogatu zuten data horren aurretik okupatuta egon zela ingurua; IX. edo X. mendeko hobi bat aurkitu zuten, besteak beste. Hilerri oso bat han egon zitekeela ondorioztatu zuten. EHUk azaldu zuenez, egindako lanek erakusten zuten herri horrek "bizitza bizia" izan zuela Errenazimentuan eta Aro Modernoan. Monetak, buztinkiak eta janari hondarrak topatu zituzten, besteak beste. Hondar horiek XVII. eta XVII. mendekoak ziren<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/94644/mila_urte_baino_gehiago_dituen_aztarnategi_bat_topatu_dute_bastidan.htm «Mila urte baino gehiago dituen aztarnategi bat topatu dute Bastidan»], ''Berria'', 2014-08-06</ref>.
 
== Bastidar ospetsuak ==