Nabarreriako Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
47. lerroa:
Estu eta larri ibili zen gobernadorea armada frantziarra iritsi ez zen arte. Nafarroan gutxitan ikusitako oste itzela heldu zen irailean, [[Imbert Beaujeukoa]] eta [[Roberto II.a Artoiskoa|Roberto Artoiskoa]], Blankaren anaia, buru zituela. Aldi berean, Gaztelari eskatutako laguntza etorri zen, baina [[Erreniega]]n kanpaturik ez zuten aurrera egin.
 
Amaiera azkarra eta ankerra izan zen. Erresistentziaren buru zen Gartzea Almoravitek matxinatutako nobleekin batera alde egin zuen, setiatzaileren batek ohartarazita. Hurrengo egunean tropa frantziarrak Nabarrerian sartu ziren oposiziorik topatu gabe. Etxebizitzak erre, [[Iruñeko katedrala|katedraleko]] altxorrak, liburutegia nahiz erregeen hilobiak arpilatu eta gizaki oro hil zituzten. [[Gilen Anelier de Toulouse]] kronistaren hitzetan, “hain ongi mendekua hartu zuen gizonik ez zen sekula ikusi”. Nabarreria suntsiturik, Nafarroako matxinoen beste gune batzuk ere menderatu zituzten.
 
== Ondorioak ==