Gary Cooper: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
31. lerroa:
[[1920ko hamarkada]]ren hasieran Kaliforniara joan zen Cooper maila handiagoko egunkari batean lana aurkitzeko esperantzarekin. Hala ere, ez zuen bere nahia lortu, eta zineman lehen pausoak eman arte, saltzaile lanetan aritu zen etxez etxe.
 
Hamarkadaren erdialdean paper txikiak egin zituen western desberdinetan, eta 1926. urtean garrantzizko lehen papera egin zuen Flor del desierto Henry King zuzendariaren filmean. Geroxeago Paramount etxeak fitxatu zuen, eta ''[[It (filma)|It]]'' (1927) edo ''[[Wings (filma)|Wings]]'' (1927) filmak egin zituen. Bigarren lan horretan [[Clara Bowre]]kin egin zuen lan gainera aktoreak. Bow eta Cooper maitaleak izan ziren, baina ospe handiko emakume gehiagorekin ete izan zituen harremanak aktore ospetsuak; besteak beste, [[Lupe Velez]]ekin, [[Marlene Dietrich]]ekin edo [[Evelyn Brent]]ekin.
 
''[[The Virginian]]'' (1929) filmarekin egin zuen debuta Gary Cooperrek zinema soinudunean. Horrez gain, [[Hollywood]]eko izar handi bihurtu zen [[1930eko hamarkada]]n. Beste lan askoren artean, ''[[Morocco]]'' (1930), ''[[City Streets]]'' (1931), ''[[A Farewell to Arms]]'' (1932), ''[[If I Had a Million]]'' (1932), ''[[Design for Living]]'' (1933), ''[[The Wedding Night]]'' (1935), ''[[The Lives of a Bengal Lancer]]'' (1935), ''[[Desire]]'' (1936), ''[[Mr. Deeds Goes to Town]]'' (1936), ''[[The General Died at Dawn]]'' (1936), ''[[Buffalo Bill (1936ko filma)|Buffalo Bill]]'' (1936), ''[[Souls at Sea]]'' (1937) eta ''[[Beau Geste]]'' (1939) filmetan hartu zuen parte.