Kandido Saseta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
17. lerroa:
Sasetaren karisma handia zela eta, [[EAJ]]ko Gudariez gain, [[EAE-ANV]]koek, [[PCE]]koek, [[CNT]]koek eta [[PSOE|sozialistek]] ere miresten zuten.
 
1937ko otsailaren 4ean komandante izendatu zuten eta handik hiru egunetara, [[otsailaren 7]]an, hiru euskal batailoi, [[EAJ-PNV]]ko 19. [[Amaiur Batailoia]], [[EAE-ANV]]ko [[Euzko Indarra]] eta [[PSOE]]ko [[Indalecio Prieto]], abiatu ziren Asturiasera Sasetaren agindupean, euskaldunen eta Eusko Jaurlaritzaren elkartasuna eta laguntza eskaintzera. Beraiekin batera Euskal Herriko [[CNT]]ko [[Isaac Puente Batailoia|Isaac Puente Batailoi]] anarkista eta EPKko[[ Perezagua Batailoi]] komunista abiatu ziren "Asturiasko Euskal Brigada" osatuz. Sasetako batailoiek [[Oviedo]] eta [[Galizia]] lotzen zituen errepidea moztu behar zuten .
 
Saseta brigari ez zioten Oviedo hartzeko baimenik eman eta errepidea moztea agindu zioten. Otsailaren 21ean operazioa hasi zen [[Nalon]] ibaiaren beste aldea bonbardeatuz. Euzko Indarrak ezkerretik zeharkatu zuen ibaia; Amaiurrek erditik zeharkatu behar zuen, eta Prieto batailoiak eskubitik Areces herria hartzeko. Euzko Indarra eta Amaiurrek ez zuten arazorik izan eta, ibaia zeharkatu ondoren lerroan jarri ziren, baina Prieto batailoiko kideak, aldiz, atzeratu egin ziren zubia bi aldiz erori zitzaielako. Ez ziren lerroan jarri eta utzitako tartetik mairuak bere atzera pasa zuten gudariak inguratuz. [[Otsailaren 23]]an frankisten kontraerasoan, eta inguratutako tropak atakatik atera nahian egindako eraso batean, Sasetak bi granada hartuz, aginte postua utzi eta bere soldaduengana jo zuen. Saseta ikusterakoan hurbildu ziren eta etsaia konturatu zen agintari bat zela eta tirokatu zuten, hantxe bertan hil zuten Saseta komandantea. Berea eta berarekin hil ziren 80 gudarien gorputzak, ezin izan ziren berreskuratu.