Ireki menu nagusia

Aldaketak

1.424 bytes added ,  Duela 5 urte
ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:1918 Lev Kamenev.jpg|thumb|Kamenev]]
(Jaiotza-izena: Rosenfeld) [[Politikari]] sobietarra ([[Mosku]], 1883 - Mosku, 1936). 1901ean [[Alderdi SozialdemokratakoSozialdemokrata]]ko ezkerreko taldeetan sartu zen. Askotan hartu zuten preso. Genevan [[Lenin]] eta Zinovievekin[[Zinoviev]]ekin elkarturik, 1913an San Petersburgora itzuli zenean, ''Pravda'' egunkariaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen. Atxilotu, eta 1917an [[Iraultza]] gailendu zen arte ez zuten aske utzi. [[Sobietar BatasunekoBatasun]]eko Alderdi Komunistan eta Gobernuan hainbat kargu izan zituen. Lenin hil zenean, Kamenev Zinovievekin elkartu zen Stalinen[[Stalin]]en aurka. Stalinek karguetatik kendu zuen, Alderdi Komunistatik kanpora egotzi, auzitara eraman eta lehenik bost urteko kartzela-zigorra emanarazi zion; gero traizioz[[traizio]]z salaturik berriro epaitu, hiltzera kondenatu eta hilarazi zuen.
 
Gartzelan tratu txarrak, mehatxuak eta ziuraski [[tortura]]k jazo eta gero, bere erruduntasuna aldarrikatu zuen epaitu zuten prozesuan. Bera, beste milaka errusiar komunisten antzera, [[Purga Handia]] deitzen zaion errepresioaren biktima ezagun bat izan zen. Ez da ahaztu behar Leninekin hainbat alditan egona zela, buruzagi garrantzitsua zela eta Leninen hilkutza besteak beste, berak eraman zuela.
 
Hil eta gero, eta Stalinen [[mendeku]] tipikoaren arabera, Kameneven familiak ere patu izugarri latza izan zuen. Bere emazte eta bi seme erahil zituzten. Bakarrik bere semerik gazteena, Vladimir Glebov, biziiraun zuen Stalinen [[presondegi]]etara eta 1994an hil zen.<ref>Geert Mak, In Europa, 2009. Episode "1933, Russia"</ref>
 
== Kamenevek bere erruduntasuna aldarrikatu zuen ==
 
Kamenev: Nik, Zinovievek eta Trotskik abiarazi genuan konplot terrorista (...).
Alderdiaren zuzendaritzaren eta herrialdearen aurkako mugagabeko gorrotoak ekarri gaitu hona.
 
Fiskalak Kamenevi laguntzen dio (...):
 
Vichinski: Maltzurkeria eta botere pertsonala lortzeko grina izan al ziren arrazoi bakarrak?
 
K.: Bai, gure taldeak boterea lortzeko grina.
 
V.: Ez al duzu uste horrek ez duela inolako zerikusirik gizarte-idealekin?
 
K.: Iraultzaren eta kontrairaultzaren arteko antzekotasun bera da.
 
V.: Kontrairaultzaren alde al zaude?
 
K.: Bai.
 
- P. Brouek "Moskuko prozesuak" liburuan jasoa, 1964.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
11.292

edits