Modica: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
32. lerroa:
Siziliako hego-ekialdearen eta Modikaren kristautasuna (germaniar historiaren arabera, L. Hertling) goiztiarra zen. Sirakusako elizbarrutiak dioenez, San Paulok fundazio apostoliko bat egin zuen K. o. 61ean<ref>Apostoluen aktak 28:12</ref>.
 
Zenbait mende geroago, 535 urtean, Bizantziar jenerala Belisariusek, ostrogodoak egotzi zituen eta Justiniano I.aren Ekialdeko Erromatar Inperioaren gobernua ezarri zuen (Bizantziar Inperioa). Grekerazko hiztunek eutsi zioten beren kulturari XI. mendean normandiarrek latinizazioa inposatu arte. 845 urtean, arabiarrek Modica okupatu zuten, ''Mudiqah ''izena emanez. 1091an Modica eta [[Noto|Notoko]] harana normandiarren esku erori ziren, [[Hautevilleko Roger I.a Siziliakoa|Hautevilleko Rogerrek ]] <nowiki/>zuzenduta.
 
XIII. eta XIV. mendeetan espainiar menpean egon zen [[Gualtieri]] kondeen familia agintaria zirelarik. Titulu hau eta estatusa sei familia italiarrrek jarauntsi zituzten hurrenez hurren, [[Mosca]], [[Txiaramonte|<nowiki/>]][[Kiaramonte]], Cabrera, [[Enríquez]] (Gaztelako Almiranteak eta Medina de Riosecoko dukeak), Alvarez eta azkenean [[Fitz-James Stuart]]. Hala ere, azken hiru dinastiatan konde tituluak eta bere posizioak garrantzia eta benetazko boterea galdu zuen eta Modica , Siziliako gainerako lurralde bezala, Espainiako erregeordeak Palermotik gobernatu zuen.