Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa''' [[Gallarta]]n dago ikusgai, [[Abanto-Zierbena]] udalerri [[Bizkaia|bizkaitarrean]]. Museoaren kokapenak badu arrazoi sendoa, izan ere hala herria nola eskualde osoak, [[Meatzaldea]] izenekoak, lotura handia eduki du [[meatzaritza]]ren jarduerarekin<ref>[http://www.hiru.com/artea/museoak/88892 www.hiru.com: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa]</ref>. Kontxa II. aire zabaleko meatzaren ondoan dago museoa, bertatik [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoko altuera gutxieneko puntua da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.
 
[[1986]]an sortutako "Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartea" delakoa sustatzaile nagusia izan da.
 
== Museoaren eraikina ==
Museoa dagoen lekua [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoko altuera gutxieneko puntua da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.
Abanto eta Zierbenako udalak Casto de Zabala arkitektoari ardura eman zion Gallartako abere-hiltegiaren diseinua egin zezan.
Hiltegiaren kokapena ezin hobea zen begiralde eta aireztapenari dagokionez, Gallarta zaharraren sarreran egongo zen, Gallartatik Ortuellarako errepidearen eskuinaldean hain zuzen.
1908. urtean ireki zuten eta bere jarduera 1990. urtean eten zen. Herriko abere-hiltegi honen eta inguruetako beste askoren itxiera euren kalterako izan da, eskualdeko abere-hiltoki handiak indartuz.
Gaur egun udal hiltegi zaharra, eraldaketa baten ostean, meatzaritzaren museo bilakatu da. Bizkaiko meatz guztietatik bildutako tresna, makina, mineral, dokumentazio, argazki...ikus ditzakegu bertan, baita Euskal Herriko bagoi eta bagoneten bildumarik zabalena ere.
 
== Etorkizuna ==
Etorkizun hurbilera begiratuz museoak handiagotuko du bere erakusketa eremua, ondoan eraiki berri duten eraikinari esker. Bilboko IMB arkitektura estudioek diseinatu duten eraikin modernoa da Kontxa II. meatzaren ertzean dagoena. 5 metroko luzera duen erlaiz deigarrian begirategi bat zabaldu da, horrela bisitariek aire zabaleko meatzaren ikuspegi izugarriaz gozatzeko aukera dute. Barruko erakusketa lekuaz gain, kanpoan aisialdirako beste eremu berri bat atonduko dute. Bertan meatzetako tresna eta makinaria handiak kokatuko dituzte.
Toki berri honek ondoan dagoen museoa osatuko du.
 
== Helburuak ==