Gallarta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
15. lerroa:
}}
 
'''Gallarta'''<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/onomastika Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref> [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Abanto]] udalerriko auzo nagusia da. BizkaikoGallarreta [[meatzaritza]]rendeituriko ikurretakoleku batbatean izaniksortu zuten XIX. mendearen hasieran, herriarengaur ondareaegun berreskuratuKontxa nahianII. bertanmeatza eraikidagoen zentokian [[Euskalkokatzen Herrikozen Meatzaritzarenhain Museoa]]zuzen.
 
Egungo Gallartan eraiki zuten auzorik aintzindariena Mikel Deuna Taldea izan zen eta ondoren Gallarta zaharra eraisten joan ziren heinean etxebako biztanleak birkokatzeko xedearekin auzo berriak jaio ziren.
 
Adibidez Peñukas auzoa deitu zitzaion hemen biziko zen jende gehiena Peñukas zaharra zeritzon kaletik etorri izan zelako. Peñukas berria herriko goiko aldean 7 eraikinez osaturiko auzunea da eta erdian Abanto Euskaltegia (AEK) eta iturridun plaza txiki bat dago.
 
 
 
Udaletxe berria kokatzeko El Casal ingurua aukeratu zuten. Abantoko Santa Juliana Kontzeju zaharreko barrutian, Sanfuentes ondoan eta Somorrostro haraneko batzar pinu historikotik hur.
Bizkaiko [[meatzaritza]]ren ikurretako bat izanik, herriaren ondarea berreskuratu nahian bertan eraiki zen [[Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa]].
 
== Gallartako eraikin aipagarriak ==
 
''Triano Meatzari Erietxea''
Enrique de Areilza sendagile-zirujau ospetsuak 1881. urtean Gallartako meatzari ospitaleari hasiera eman zion. Erietxe honetako mediku jarduerak, 1936. urtean itxi egin zuten arte iraun zuen.
Gerra garaian tuberkulosidun gaixoei harrera egin zitzaien bertan. Gaixoei nahi adina janari ematen zitzaien, sendatzeko gainelikadura baten beharra zeukaten eta. Jarduera horretatik datorkio egungo Preventorio izena.
Eraikinaren jabetza aldatu zen. 50eko hamarkadan Bizkaiko gobernadore falangistaren agindupean eraberritu ostean, Genaro Riestra eskola deituriko nesken barnetegi bat ireki zuten, non Espainia osotik etorritako neskek oinarrizko irakaskuntza jasotzen zuten.
Franco hil ondoren, Buenos Aires eskola deituko da, izen bereko muinoan dagoelako. Baina eraikina, zaintze ezaren ondorioz, itxi egin behar izan zuten eta mendi magalean beste eskola bat eraiki zuten, alegia, Buenos Aires eskola, 1983an irekia.
 
Gaur egun, Preventorioan, berriz, eraikuntzako institutua dago eta herriko gazte eta erakunde batzuen egoitza bilakatu da.
 
''Txikito de Gallarta frontoia''
Frontoi berria 1973ko urriaren 23an ireki zuten. Izena ipintzea ez zen lan xamurra izan, herrian primerako pilotari ospetsu ugari egon zirelako.
Azkenean "Txikito de Gallarta" deituko da. Gainera, pilotaleku berriko goiko solairuan jai-alaia goresten duen mural bat egitea adostu zuten Marcelino Bañales herriko artistarekin.
1974. urtean herriko gazteen artean euskal pilota bere modalitate guztietan sustatzea helburu zuen Gallarta Pelotazale Elkartea sortu zuten.
Elkarteko zuzendaritza-batzordeak programak prestatu eta plangintza orokorrak burutzen ditu. Horrela jaio ziren herrian dauden hainbat txapelketa, norgehiagoka profesionalak, eskolarteko torneoak...
 
== Inguru naturala eta kokapena ==
21 ⟶ 46 lerroa:
Lur azpian 50 km-ko galeriez osaturiko labirintoa barreiatzen da, meatzariak autobusez jaisten ziren bere lanpostuetara, barruan kamioi eta autobusen trafikoa antolatzeko semaforoez baliatzen ziren eta tunel nagusia ongi argiztatuta zuten.
Galeriez gain 60 kamera erraldoi ere badaude, bakoitzean (125m altu,100m zabal) Burgoseko katedrala sartzeko adinako lekua dago. Ehundaka horma-bularrek meazuloak babesten zituzten baina mea ustiapen lanak burutzean etekin handiena ateratzeko helburuarekin zenbait galeriatako burdinazko babesak kendu zituzten. Gaur egun batzuek behera erortzeko mehatxu egin dute.
Gallarta jatorriz Euskal Herriko lurrazaleko punturik sakonena den sima honen gainean eraikita egon zen. Gaur egun, Euskal Herriko punturik baxuena izateaz gain (itsasoaren mailaren azpitik 37 bat metrora),<ref>http://foros.embalses.net/showthread.php/13319-La-Corta-de-Bodovalle</ref><ref>http://gara.naiz.info/paperezkoa/20111123/305293/es/Declarada-conjunto-monumental-mina-Bodovalle-Gallarta</ref> Gallarta gaur egun meategia dagoen tokian kokatzen zen [[XIX. mendea]]ren hasieran.
 
== Beste datu batzuk ==
 
Gallarta 1968. urtean Bilbo Handiko edateko uren hornidura partzuergora lotzen da. Aurretik herrian zegoen uren hornidura sisteman, Itxaropena ur-biltegia funtsezkoa izan zen. Trianoko mendietatik biltzen ziren urak jasotzen zituen.
 
== Demografia eta biztanleria ==
32 ⟶ 61 lerroa:
 
== Jaiak eta ospakizunak ==
Gallartako jaiak San Antonioren omenez ospatzen dira [[ekainaren 7]]tik [[ekainaren 16]]ra. Jai erlijiosoaz gain Sagardo eguna (Urria), Garrafoi eguna (Iraila), eta Burdin jaia ere ospatzen dira.
 
== Gallartatar ospetsuak ==