Gallarta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kontxa bigarrena meatzari buruzko informazioa gehitu
No edit summary
20. lerroa:
Gallartako auzoaren ondoan, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[meatzaritza]]ren historiako meategirik garrantzitsuena dago, [[Bodovalle]], Agruminsa (Agrupación Minera S.A.) enpresak ustiatu zuen. 1993. urtean Bizkaian itxi zuten azken meatza da. 70eko hamarkadan Europako bigarren burdin ustiategirik handiena bilakatu zen, garai onenetan barnean 500 langile izan ziren. 1983. urtean Kontxa II. deritzon aire zabaleko meatzan ustiatzeari laga zioten, ez ordea, lur azpiko meazuloetan.
Lur azpian 50 km-ko galeriez osaturiko labirintoa barreiatzen da, meatzariak autobusez jaisten ziren bere lanpostuetara, barruan kamioi eta autobusen trafikoa antolatzeko semaforoez baliatzen ziren eta tunel nagusia ongi argiztatuta zuten.
Galeriez gain 60 kamera erraldoi ere badaude, bakoitzean (25m125m altu,100m zabal) Burgoseko katedrala sartzeko adinako lekua dago. Ehundaka horma-bularrek meazuloak babesten zituzten baina mea ustiapen lanak burutzean etekin handiena ateratzeko helburuarekin zenbait galeriatako burdinazko babesak kendu zituzten. Gaur egun batzuek behera erortzeko mehatxu egin dute.
Gallarta jatorriz Euskal Herriko lurrazaleko punturik sakonena den sima honen gainean eraikita egon zen. Gaur egun, Euskal Herriko punturik baxuena izateaz gain (itsasoaren mailaren azpitik 37 bat metrora),<ref>http://foros.embalses.net/showthread.php/13319-La-Corta-de-Bodovalle</ref><ref>http://gara.naiz.info/paperezkoa/20111123/305293/es/Declarada-conjunto-monumental-mina-Bodovalle-Gallarta</ref> Gallarta gaur egun meategia dagoen tokian kokatzen zen [[XIX. mendea]]ren hasieran.