Pedro Mendinueta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa:
 
== Bizitza ==
Pedro Mendinueta Elizondon jaio zen, 1736ko ekainaren 7an. [[1756]]an hasi zuen karrera militarra [[infanteria]]ko kadete gisa<ref name=ceb>Diana Luz CEBALLOS GÓMEZ: [http://www.banrepcultural.org/blaavirtual/biografias/mendpedr.htm Mendinueta, Pedro] Banrepcultural.org</ref>. Portugal eta Frantziako gerretan borrokatu zen<ref name=mcn>[http://www.mcnbiografias.com/app-bio/do/show?key=mendinueta-y-muzquiz-pedro-de Mendinueta y Múzquiz, Pedro de (siglos XVIII-XIX)] Mcnbiografias.com</ref>. [[1763]]an joan zen lehenbiziko aldiz [[Ameriketa]]ra, [[Puerto Rico]] eta [[Kuba]]ko miliziak antolatzera<ref name=ceb></ref>. [[1776]]an Santiago Ordenako zaldun izendatu zuten. [[1785]]ean, granadari kapitaina zela, larri zauritu zuten [[Aljer]]ren<ref name=eusk>{{Erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/77640 |egilea= [[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]| izenburua= Pedro Mendinueta Muzquiz }}</ref>. Ameriketara itzulirik, [[1783]]an [[La Habana]]ko armadarekin batu zen, eta [[1784]]an [[NuevaEspainia EspañaBerriko Erregeorderria|Espainia Berriko]]ko probintzia eta hiri-miliziak organizatzen jardun zuen<ref name=ceb></ref>.
 
[[1789]]an Espainiara itzuli eta, [[Konbentzio Gerra]] zela eta, [[Rosselló]]n frantsesen aurka borrokatu zen<ref name=mcn></ref>. [[Toulon]]go setioan ([[1793]]) izan zuen parte hartze heroikoak [[Manuel Godoy]]ren goraipamenak jaso zituen. Gerra merituengatik lotinant jeneral mailara goititu zuten eta Karlos III.aren ordenako gurutzea eman zioten<ref name=eusk></ref>.
25. lerroa:
[[1796]]an [[Granada Berriko erregeordetza|Granada Berriko erregeorde]] izendatu zuten, [[Jose Ezpeleta]] ordeztuz, eta [[1797]]ko urtarrilaren 2an hartu zuen kargua [[Cartagena de Indias]]en. Sei urte iraun zuen agintaldian Cartagenako frantziar beltzen zein Túquerres eta Guaitarillako indigenen matxinadei aurre egin behar izan zien. Azken hauek, Koroak kolonietako biztanleen gainean ezarria zuen zerga presio izugarriaren aurka mutinaturik, gobernadorea eta [[Hamarren (zerga)|hamarrenen]] biltzailea hil zituzten<ref>Eduardo BARRERA MONROY: [http://www.banrepcultural.org/blaavirtual/revistas/credencial/agosto1991/agosto2.htm Virreyes de la Nueva Granada] Banrepcultural.org</ref>. Horrezaz landa, merkataritza sustatu, [[Sodio kloruro|gatzaren]] produkzioa eta meatzaritza garatu eta [[Alexander von Humboldt]] eta [[Aimé Bonpland]] botanikoen espedizioak babestu zituen. [[José Celestino Mutis]]en proposamena onartuz, Bogotako astronomia behatokia (Ameriketako lehenbizikoa) eraikitzea sustengatu zuen<ref name=eusk></ref><ref name=mcn></ref>.
 
[[1807]]an, agintaldia amaiturik, Espainiara itzuli zen eta Gerraren Kontseilu Goreneko kide egin zuten. [[1808]]an, [[Josef Bonaparte]]ri leialtasun zina ukatu zionez gero, Frantziara eraman zuten preso, eta han egon zen [[Espainiako Independentzia Gerra]] amaitu zen arte. Itzuli zenean, [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.ak]] Gerraren Kontseilu Goreneko dekano izendatu zuen. [[1816]]an armadako jeneral goren mailara goititu zuten<ref name=eusk></ref>.
 
== Erreferentziak ==