Herriko taberna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
[[2014]]ko [[uztailaren 30]]ean atera zen epaia. Hogei lagun zigortu zituzten espetxera eta ehundik gora 'herriko' konfiskatu zituzten<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/94443/hogei_lagun_zigortu_dituzte_espetxera_eta_ehundik_gora_herriko_konfiskatuko_dituzte.htm «Hogei lagun zigortu dituzte espetxera eta ehundik gora 'herriko' konfiskatuko dituzte»], ''Berria'', 2014-07-30</ref>. [[Epaile]]etako batek boto partikularra eman zuen auzipetu guztiak absolbitu behar zirela iritzita.
 
Hiru urteko espetxe zigorrak ezarri zizkien [[Auzitegi Nazionala]]k [[Joseba Permach]], [[Rufi Etxeberria]], [[Juan Cruz Aldasoro]], [[Joseba Alvarez]] eta [[Karmelo Landa]] mahaikideentzat, [[ETA]]ko kide zirelakoan. [[Jon Gorrotxategi]]ri, [[Floren Aoiz]]i eta [[Antton Morcillo]]ri delitu bera leporatuta, urte eta erdiko espetxe [[zigor]]ra ezarri zien. Mahaikideez gain, herrikoen hamabi arduradun zigortu zituen [[Auzitegi Nazionala]]k [[ETA]]rekin kolaboratu zutelakoan. Urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorrak ezarri zizkien horiei. Beste hamalau arduradun, berriz, absolbitu egin zituen. Espetxe zigorrez gain, [[Auzitegi Nazionala]]k 111 ''herriko taberna'' konfiskatzeko agindu zuen, eta horien jabetza estatuarena izatera pasako zen. Gainera, Banaka, Eneko, Erosgune eta Eustatza entitateak desegiteko eskatu zuten epaileek.
 
*[http://www.berria.eus/albisteak/94452/konfiskatuko_dituzten_herrikoen_zerrenda.htm Konfiskatutako herriko tabernen zerrenda], ''Berria'', 2014-07-30.
 
===Erreakzioak===
Herriko tabernen auziko epaiak "ezker abertzalearen porrot politiko bat antzeztu" nahi zuela ziurtatu zuen [[Pernando Barrena]] [[Sortu]]ko bozeramaileak. [[EBB]]ren hitzetan, epaia "iraganeko ebazpen bat zen eta salbuespenean zuen oinarria". Sententzia "guztia ETA da" tesian oinarritzen zela salatu zuten jeltzaleek. Ebazpen judizial horrekiko "erabateko kontrakotasuna" agertu zuen [[Aralar]]rek agiri batean. Asier Vega [[Alternatiba]]ko bozeramailearen ahotan, sententzia "bakearen eta normalizazio politikoaren aurkako enegarren erasoa zen; gatazkaren mamuari heltzen ziotenek erasoa egin zuten gatazkari errentagarritasuna ateratzen jarraitzeko".
 
[[Eusko Alkartasuna]]ren esanetan, epaiak "izaera politiko nabaria zuen; izan ere, ezker abertzaleak bide politikoekin hartutako konpromisoa zalantzan jarri nahi zuen [[Espainia]]ko iritzi publikoaren aurrean, eta [[Euskal Herria]]n zabaldutako garai politiko berrian emandako aurrerapausoak ukatu nahi ditu". [[ELA]] sindikatuaren hitzetan, sententzia "lotsagarria eta zentzugabekeria" zen. [[Lokarri]] epaiaren aurka agertu zen agiri batean. Auziaren luzapena salatu zuen<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2450544/herriko-tabernen-auzia-epaia--ebazpenaren-alderdien-erantzuna/ «Sortu: 'Epaiak ezker abertzalearen porrot politikoa antzeztu nahi du'»], ''Berria'', 2014-07-30</ref>.
 
==Erreferentziak==
4.680

edits