Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
:'''''Lasa eta Zabala''' izenburuak artikulu honetara dakar; [[Pablo Malo]]k zuzenduriko izen horretako filmari buruzkoa hau da: [[Lasa eta Zabala (filma)]]''
[[File:Joxi joxean baiona 001.JPG|thumb|right|330px|Lasa eta Zabalaren irudiak bahitu zituzten Baionako Tonneliers karrikaren inguruetan.]]
[[Fitxategi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate]]
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''' [[Euskal Herria]]n [[1983]] urtean [[ETA]]ren aurka izandako [[gerra zikin]]eko hilketa izan zen, non Espainiako Gobernuko kargu politiko eta [[Guardia Zibil]]eko agintari eta kide zenbaitek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako [[etakide]] gazteak bahitu, Guardia Zibilaren instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik [[Alacant]]era eraman eta bertako landan [[erailketa|erail]] zituzten. Bahiketa eta ondorengo erailketa estatuko aparatuek antolatutako [[GAL]] erakundearen lehenengo ekintza izan ziren.
 
 
[[1995]]eko udaberrian, Alacanteko Polizia Judizialeko goi karguak, GAL erakundeari egozten zitzaizkion pertsonen desagerpenen kasuei erreparatuta eta kareaz egiten zuten erabilera antzekoaz konturatuta, Busot herrian atzemandako gorpuak Lasa eta Zabalarenak izan zitezkeela susmatu zuen. Gorpuzkinei autopsia eta ADN probak egin ostean, hipotesia baieztatu egin zen. Hamahiru urteren ostean, Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu zituzten.
[[Fitxategi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate]]
 
1995eko [[ekainaren 21]]ean, Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak Euskal Herrira iritsi ziren. Zekartzan hegazkina [[Donostia-Hondarribia aireportua|Hondarribiko aireportua]]n lurreratu zen arratsaldez. Aireportuko atarian senitarteko, lagun eta herritar ugari bildu ziren bi gazteen senitartekoei babesa eman eta gorpuen bahiketa salatzeko. Espainiar poliziaren eta bildutakoen artean istiluak sortu ziren, eta hainbat lagun zauritu ziren. Carlos Bueren epaileak gorpuak heldu bezain laster lurpera zitzaten emandako aginduaren aitzakian, polizia indarrek gorpuak bahitu eta maite zituztenei haiengana gerturatzen utzi gabe eraman zituzten Tolosara. Hilerrian bildu zirenek ezin izan zieten azken agurra lasai eman GALek eraildako bi gazteei. [[Ertzaintza]]k gogor egin zuen senitarteko eta adiskideen aurka, eta hainbat pertsona zauritu zituen. Lasa eta Zabalaren familiek gogor salatu zuten polizia autonomikoaren jarrera. Hurrengo egunean Santa Maria parrokia leporaino bete zen bi gazteei eskainitako elizkizunean.
 
48.195

edits