Scott Carpenter: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
47. lerroa:
 
Carpenter ez zen inoiz espaziora itzuliko. [[1963]]ko udazkenean itsas-armadaren [[SEALAB]] programan parte hartzeko astronauten taldea utzi zuen. Gainera, motozikletarekin izandako istripu batek besoko lesio larri bat utzi zion. Bere besoaren mugikortasuna berreskuratzeko egindako bi ebakuntzek (1964an eta 1967an) alferrekoak izan ondoren, ez zen gehiago hautagarri izango espazio hegaldietarako. [[1967]]ko abuztuan [[NASA]] utzi zuen. Carpenterrek [[NASA]]n igaro zituen azken urteak astronauten etorkizuneko espazio-ibilaldietarako urpeko entrenamenduak garatzen aritu zen.
 
=== Ozeano ikerketa ===
[[1964]]ko uztailean, [[Bermuda]]n, Carpenterrek istripu bat izan zuen [[NASA]]tik irten eta itsas-armadaren [[SEALAB]] proiektura zihoanean. Istripu horrek besoko lesio iraunkor bat utzi zion. [[1965]]an, SEALAB II proiekturako, 28 egun igaro zituen itsas hondoan bizitzen, Kaliforniako kostaldetik gertu. SEALAB II misioan zehar, [[Scorpaenidae|eskorpioi arrain]] baten arantza pozoitsuek Carpenterri eskuineko hatz erakuslea zauritu zioten. [[1969]]an itsas-armada utzi eta ''Sea Sciences, Inc.'' enpresa sortu zuen.
 
== Kanpo loturak ==