Scott Carpenter: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
45. lerroa:
 
Bidaian zehar 5 esperimentutan egin zuen lan. Carpenterrek lagundu zuen [[John Glen]]ek [[Mercury-Atlas 6]] misioan ikusi zituen "ipurtargien" (''fireflies'') misterioa argitzen. Egia esan, "ipurtargi" horiek espazio-ontziaren inguruan zeuden likidoen partikula izoztuak zirenez, Scottek "izotz-euliak" (''frostflies'') izena jarri zien. Bestalde, Scott Carpenter izan zen [[espazio]]an janari solidoa jan zuen lehen astronauta estatubatuarra.
 
Carpenter ez zen inoiz espaziora itzuliko. [[1963]]ko udazkenean itsas-armadaren [[SEALAB]] programan parte hartzeko astronauten taldea utzi zuen. Gainera, motozikletarekin izandako istripu batek besoko lesio larri bat utzi zion. Bere besoaren mugikortasuna berreskuratzeko egindako bi ebakuntzek (1964an eta 1967an) alferrekoak izan ondoren, ez zen gehiago hautagarri izango espazio hegaldietarako. [[1967]]ko abuztuan [[NASA]] utzi zuen. Carpenterrek [[NASA]]n igaro zituen azken urteak astronauten etorkizuneko espazio-ibilaldietarako urpeko entrenamenduak garatzen aritu zen.
 
== Kanpo loturak ==