Karabakh Garaiko Lehen Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Karabakh Garaiko gerra''' Sobietar Batasuna desagertzearekin piztu zen gerra izan zen<ref>GARCIA, ADRIAN [http://www.berria.eus/paperekoa/1842/017/001/2014-07-27/auziak_iz...
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Karabakh Garaiko gerra''' [[Sobietar Batasuna]] desagertzearekin piztu zen gerra izan zen<ref>GARCIA, ADRIAN [http://www.berria.eus/paperekoa/1842/017/001/2014-07-27/auziak_izoztuta_jarraitzen_du.htm# Auziak izoztuta jarraitzen du] ''Berria'', 2014-07-27</ref>. [[1994]]tik ''de facto'' herrialde independentea da [[Karabakh Garaia]], [[Armenia]]k babestuta [[Azerbaijan]] militarki garaitu ondotik.
 
==1924-1988: gerra aurreko garaia==
Sobietarrek [[1924]]an [[Azerbaijango Errepublika]]ren eremupean lotu zuten Karabakh, eskualde autonomo gisa. Garai horretan, sobietarren datuen arabera, eskualdeko 131.500 biztanleetatik %94 ziren [[armeniar]]rak. Azerbaijango Errepublikaren menpe, kopuru horrek behera egin zuen: [[1979]]an %76 ziren jatorri horretakoak. [[Baku]]ren agindupean, armeniarrek haien hizkuntza eta kulturaren bazterketa salatu zuten. Nahiz eta, oro har, Azerbaijango beste eskualdeetako herritarrek baino bizi-kalitate hobea izan, ez ziren [[Armenia]]ko Errepublikaren parera iristen. [[Azerbaijandar]]rei leporatu zizkieten haien kultura eta gizarte arazoak, eta askok azerbaijanera ikasteari uko egin eta errusiera hartu zuten bigarren hizkuntzatzat. [[1960]]ko hamarkadaren hasieran hainbat liskar izan ziren bi etnien artean, eta [[Karabakh]] [[Armenia]]ko Errepublikan sartzeko eskatu zioten ofizialki [[Mosku]]ri.
 
==1988-1994: gerra==