Mikrokreditu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Mikrokreditua''' mailegu txiki bat da, interes baxuan eta itzultzeko epe malguekin ematen dena<ref>CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/2002/zer-da-mikrokreditua ''Argia'', 2005-07-24</ref>. Benetako berme edo abalik gabe ematen da, entitate finantzario tradizionalen kasuan ez bezala, haietan guztiz ezinbestekoa baita baldintza hori. [[Abal]] beharrik gabe itzultzeko konfiantzan oinarritutako maileguak dira eta pobreziaren kontra borrokatzeko eta jende behartsuenen artean enpresa-proiektuak garatzeko tresna bilakatu dira.
'''Mikrokredituak''' merkataritza bankuetan mailegurik lortu ezin duten baliabide mugatuko pertsonei ematen zaizkien [[mailegu]] eta kreditu txikiak (mikro) dira, irizpide humanitario eta [[elkartasun]]ezkoei jarraiki. Horri esker, baliabiderik gabeko pertsona askok, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetakoek, lan-proiektuak finantza dezakete; horrela, [[diru]] sarrerak lortzeko bitarteko bat dute, eta gainera, bankuaren etekin zati bat lortzen dute, haren jabe bihurtzen baitira.<sup>Zer esan nahi du honek?</sup>
 
==Historia==
Izen horrekin, 1992. urtean abiarazi ziren, [[Bangladesh]]eko emakume pobre batzuei 27 dolarreko mailegu bat eman zietenean. Horien sustatzailea [[Muhammad Yunnus]] Bakearen [[Nobel sari]]duna izan zen. Mikrokredituak kudetazen dituen nagusiak -Grameen izenekoak- 4.400 milioi dolar ditu mailegutan emanda, inolako [[berme]]rik eskatu gabe; hango bezeroen %96ak emakumeak dira, eta 7,5 milioi familiak lortu dituzte onurak mikrokredituen bidez. Ordaindugabeen tasa emandako kredituen %2 baino txikiagoa da.
Sistema hori [[Bangladesh]]en inauguratu zuen, laurogeiko hamarkadaren bukaeran, [[Muhhamad Yunus]] [[komunista]]k, eta hirugarren munduko herrialdeetan pobrezia suntsitzeko balio izan du.
 
Gerora, beste herrialde batzuetara hedatu da, baita lehen mundukoetara ere, gizarteko kolektibo behartsuenei eta baztertuenei laguntzeko, halakoek ez baitute krediturik jasotzen ezarritako finantzazio-bide normaletik. [[Euskal Herria]]n, duela zenbait urtetatik hona funtzionatzen dute [[Hirugarren Mundu]]rako horrelako mikrokredituak ematen dituzten enpresek, hala nola [[PT Mundubat]] gobernuz kanpoko erakundeak. Gerora, beste esperimentu batzuk abiatu dira, hala nola BBKsolidarioa edo [[Euskal Banku Etikoa]], Fiareren bitartez, eta mikrokredituak ematen dizkiete esklusio sozialak eragindako eta ohiko kanal finantzarioetatik laguntzarik jasotzen ez duten pertsona eta sektoreei.
 
==Erreferentziak==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
[[Kategoria:Finantzak]]