Andy García: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Andy Garcia laughs.jpg|thumb|alt=Andy García|Andy García]]
 
'''Andrés Arturo García Menendéz''' ([[Habana]], [[Kuba]], [[1956]]ko [[apirilaren 12]]a) [[kuba]]tar-[[estatubatuar]] aktore bat da. Bost urte zituela, [[Miami]]ra joan zen bizitzera familiarekin, [[Fidel Castro]]ren iraultzatik ihes. Kameren aurrean egin zuen lehenengo lana ''[[Hill Street Blues]]'' telebista-sailean izan zen. Batez ere, ''latino'' paperak jokatu ditu: droga-trafikatzaile izan da ''8 Million Ways to Die'' filmean; polizia zintzoa, ''The Mean Season'' lanean; italiar harroa, ''[[The Untouchables]]'' filmean; lagun leiala, ''[[Black Rain]]'' filman; eta Avila sarjentu ustelgaitza, ''[[Internal Affairs]]'' filmean. [[1990]]ean, [[Francis Ford Coppola]]k ''[[The Godfather, Part III]]'' (''Aitajauna III'') filmeko paper nagusietako bat jokatzeko deitu zuen. Film horretan egindako lanarengatik, Estatu Batuetako Ikuslearen Saria jaso zuen [[1991]]n, eta [[Oscar Sariak|Oscar sarirako]] izendatu zuten. Gero, beste bi filmetan parte hartu zuen: ''[[Black Rain]]'', [[Ridley Scott]]en zuzendaritzapean; ''[[Jennifer 8]]'', [[Bruce J. Robinson]]en zuzendaritzapean, eta ''[[Hero (1992ko filma)|Hero]]'' (1992), [[Stephen Frears]]en zuzendaritzapean.[[1993]]ko [[azaroaren 13]]an, zuzendari gisa egindako lehen lana aurkeztu zuen: ''[[Cachao ... Como Su Ritmo No Hay Dos]]'', [[Israel López Cachao]] musikari kubatarrari buruzko dokumentala.[[1994]]an, ''[[When a Man Loves a Woman]]'' filmean parte hartu zuen [[Meg Ryan]]ekin batera, [[alkohol]]ismoak jota dagoen emakume baten senar eramankorraren papera eginez. Beste hainbat filmetan antzeztu du, besteak beste, ''[[Ocean's Eleven]]'' ([[2001]]), ''[[Ocean's Twelve]]'' ([[2004]]) eta ''[[City Island]]'' ([[2009]]) lanetan. [[2005]]ean, gidoi-idazle eta zuzendari-lanei ekin zien, [[Dustin Hoffman]] eta [[Bill Murray]]rekin batera, ''[[The Lost City]]'' filmean.
 
== Erreferentziak ==