Reggio di Calabria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
43. lerroa:
===Erdi Aroa===
Bizantziarren mende egon zen VI. mendean, Italia hegoaldeko beraien jabetzen metropolia bilakatu zuen. [[Calabriako dukerria|Calabriako dukerriaren]] hiriburua eta Italian greziar errituko ardatza zen. K.o. VIII. mendearen amaiera nolabaiteko oparotasuna lortu zuen apezpiku-egoitza izan zenean. Goiz Erdi Aroan, Reggioko populazioa handitu zen, hiriak zuen garrantzi estrategikoaren seinale.
Zenbait mendetan sarrazenoek Reggio okupatu zuten. Beraiengandik libratu zen 1005ean Pisako Errepublikari, longobardoei, bizantziarrei eta normandoei esker. 1060an Roberto il Guiscardo era Ruggero dÁltavilla bitzantziarrak betirako egotzi zituzten, baina greziar kulturako eta errituko elementuek XVII. mendera arte iraun zuten, nahiz eta 1081ean Gregorio VII.a aita santuak erritu latindarra ezarri. 1282an, [[Siziliar bezperak|Siziliar bezperetan]] Reggio [[Messina|Messinarekin]] batera lerrokatu zen historia, merkataritzako eta kulturako interesak zituelako. Egoera honetan Anjouren kontrako matxinada eta Aragoiko indarrak babestu zituen. XIV. mendean, hiria [[Napoli erresuma|Napoli erresumera]] esleitu zen administrazio-botere berria lortuz.