Reggio di Calabria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
42. lerroa:
Peloponesoko gerran [[Antzinako Grezia|Atenasekin]] aliatu zenez, [[Sirakusa|Sirakusako]] Dionisio I.ak behin eta berriz erasotu zuen.
 
[[Sirakusa]]ren mendean egon zen K.a. 387an baina independentzia berreskuratu zuen K.a. 351n. Demokrazian bizi izan zen K.a. 433tik aurrera. Erromako aliatua izan zen eta udalerri bihurtu zen K.a. 89an.
 
Erromako aliatua izan zen eta udalerri bihurtu zen K.a. 89an. Inperioaren garaian hegoaldeko kulturako gune ospetsuenetariko bat izan zen. Hiri honetan Regio III Lucania et Brutiiren (Lucania eta Bruzioko erregioa) gobernadorearen egoitza zegoen. Reggion jaiotzen zen Via Capua-Rhegium Tirrenoko isurialdea zeharkatzen zuena.
 
Bizantziarren mende egon zen VI. mendean, [[lonbardiar]]ren esku X. mendean, [[arabiar]]ra X-XI. mendeetan eta [[normandiar]]ren mendean geratu zen 1060. urteaz geroztik. Siziliarekin zituen merkataritza harreman nagusiak eta [[Gonzalo de Córdoba]]k konkistatu zuen gero [[Fernando Katolikoa]]ren koroarentzat. Turkiarrek eta berberiarrek suntsitu zuten hiria XVI. mendean; 1873ko lurrikarak hiriaren erabateko gainbehera ekarri zuen.