Michel Piccoli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
'''Michel Piccoli''' ([[Paris]], [[Frantzia]], [[1925]]) antzerki- eta zinema-antzezle eta ekoizlea da. [[Zinema]]n eta [[antzerki]]an batera jardun du; erregistro askotako antzezlea da Piccoli. [[Luis Buñuel]]ekin lortu zuen ospeak Costa-Gravas, Resnais, Ferreri eta beste zuzendari famatuekin lan egiteko aukera eman zion. [[Juliette Greco]]rekin ezkondu zen. Ezkerreko militantzia zinemaren arlo guztietara hedatze aldera, film ekoizpenari ekin zion 1960 ondoko urteetan.
 
Ikuspegi eta lan horren emaitza dira, besteak beste, Bertrand Tavernier-en ''Des enfants gâtés'' (1977, ''Apopiloak'') eta Luciano Tovoliren ''Il generalo dell´armata morta'' (1983, ''Gudaroste hilaren jenerala''), Ismail Kadare idazle albaniarraren eleberri ezagunean oinarritua. 1976an ''Dialogues égoïstes'' (''Elkarrizketa berekoiak'') liburua argitaratu zuen. Beste zenbait film: ''French can can'' (1955), ''Le Doulos ''(1963, ''Salataria''), ''Mépris'' (1963, ''Erdeinua''), ''La guerre est finie'' (1966, ''Gerra amaitu da''), ''Le Fantôme de la liberté ''(1974, ''Askatasunaren mamua, ''[[Luis Buñuel]]ena; izan ere, Piccoli izan da haren antzezle hoberenetako bat), ''La Grande Bouffe'' (1973, ''Betekada handia''), ''Themroc'' (1973), ''[[Atlantic City (filma)|Atlantic City]]'' (1980). 1995. urtean lan garrantzitsua egin zuen [[Agnès Varda]]ren ''Ehun eta bat gau ''lanean, zinema sinbolikoki adierazteko aukeratu baitzuen hark. Zuzendari-lanetan ere aritu da: ''Train de nuit'' (1994), ''Alors voilá'' (1997).
 
== Filmografia ==
51. lerroa:
* ''[[That Obscure Object of Desire]]'' (1977)
* ''[[Neapolitan Mystery]]'' (1978)
* ''[[Atlantic City (1980ko filma)|Atlantic City]]'' (1980)
* ''[[Salto nel vuoto]]'' (1980)
* ''[[Der Preis fürs Überleben]]'' (1980)