Banukasitarrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
95. lerroa:
== Nafarroako musulmanen iraupena, Nafarroako erregeen babespean: Banu Qasitarren ondorengoak ==
 
[[Fitxategi:Tudela church.jpg|thumb|200px|right|[[Tuterako Santa Maria Katedrala]] antzinako [[meskita]]ren gainean eraki zuten [[1121]].en urteaz geroztik, Nafarroako mairuei konkistatutako herri eta hiri guztietan bezalaxe]]
Lehen ikusi denez, musulmanak nagusi izan ziren urteetan [[Ebro ibarra|Ebro ibarrean]]. [[Alfontso I.a]] k [[Tutera]] hiria hartzerakoan, nafarroar eta aragoar kristauak gutxiengo bat ziren, urte gutxiren buruan ordea egoera erabat aldatu zen eta musulmanak gutxienengo bat izatera pasatu ziren. Tuterako errenditze agiria 1119ko otsailaren 25koa bertan bizitzeko baldintza berriak ekarriko ditu nafar mairuentzat. Erlijio, jabetza eta justiziarako eskubideak gordeko dituzte, baina esate baterako Konkista eta gero musulmanek Tuterako hiri barnea utzi behar izan zuten, [[Queiles]] errekako beste bazterrean jartzeko. <ref>Béatrice LEROY, “Les musulmans et les juifs sujets du roi de Navarre”, in LA NAVARRE AU MOYEN AGE, Editions Albin Michel, 1984, 22 rue Huyghens, 75014 Paris. Chapitre V, PP. 103-108.
</ref>
 
Oro har, "Nafar mairuek" erlijio islamikoari atxikimendua mantendu zioten konkista eta gero, horretarako Nafarroako erregearen babesa zutelako. Erriberako herri eta hirien lur jabe izandako "Nafar mairuak" XIII. mendetik XV. mendera artemenderaino talde txikiak osatuz bizi ziren Nafarroan. Nafarroako erregeak XII.en mendean "Mairuen Forua" delakoa eman zien beraien komunitate bizitza antolatzeko.
[[Iberiar Penintsula]]ko gainerako komunitate musulmanekin konparatuz, Nafarroakoa oso iparraldean zegoen, eta besteengandik nolabait isolatuta.
 
Idatzitako agiria izan zen, eta erlijio zein administratzeko askatasuna ematen zien. Nafarroako errege berri bakoitzak bermatzen zien agiri edo foru hori. Haren truke Nafar mairuek "Petxa" edo zerga bat ordaintzen zioten Erregearen Altxortegiari. XII.en mendetik aurrera urteroko 280 liberakoa, aldaketarik gabe.
Ordainketa hau, talde ordainketa bat zen, eta haren truke beraien [[meskita]]k eta kultu erlijiosoa mantendu ahal izan zuten. Baita beraien agintari propioak, jabego eskubideak zein ekonomia jarduerak.
 
113. lerroa:
[[Arabiera]]z idazten zekien (agian komunitatean zekien bakarra edota bakarranetarikoa izango zen), eta horregatik ere inguruko musulmanentzat [[notario]] lanak ere egiten zituen. Kontutan hartu behar da Nafarroako musulmanak, [[Valentzia]]koak zein [[Granada]]koak ez bezala, [[nafar-aragoiera]]z eta euskaraz egiten zutela, hau da, bertako hizkuntzez.
 
Mende oso baten zehar, Alpemi familiakoak izan ziren alfaki Nafarroan. Muza, Ali, Audoramen (Abd ar-Rhaman) eta Cahet izeneko alfakiak azaltzen zaizkigu garai hartan. Gerora, XIV.en mendearen bukaeran, [[Karlos II.a Nafarroakoa]]k Tuterako azoka musulmanaren zergak biltzeko ardura komunitateko [[Zalmendina]] izenekoari agindu zion.
[[Karlos III.a]] bere aldetik, 1392.en urtean, ''alkait'' edo hiriko musulmanen polizi buruaren kargua sortu zuen. Kargu honen ardura Serrano familia musulmanaren eskuan utzi zuen.
 
=== Nafarroako musulmanen ofizioak eta ohiturak ===
 
[[Fitxategi:AndalusQuran.JPG|thumb|300px|right|XII.en mendeko [[Al Andalus]]eko [[Koran]]a ]]
Nafarroako musulman gehienek [[mahasti]]zainak ziren, eta ezin esan [[ardo]]a edaten ez zutenik, nahiz eta beraien erlijioa, hasiera batean, halakorik debekatu.<ref>{{erreferentzia|izena= Béatrice |abizena= Leroy |izenburua= Nafarroa Erdi Aroan |argitaletxea= Gaiak argitaletxea |urtea= 1993 |isbn= 84-87203-34-5}}</ref> Tuterako musulmanek onibarrak zeuzkaten hiri inguru zein alboko herrietan. Etxeak, esan bezala mahastiak, galsoroak, baratzak, [[kalamu]]-sailak eta azienda-taldeak.
[[Queiles]] ibai ertzeko mairuen auzoan, aroztegiak eta errotak zeuzkaten. Zapatari trebeak ziren, eta larrua ontzen bazekiten. Larruzko zein espartzuzko [[espartin]]ak egiten zituzten, eta errementari lanak egiten zituzten ere, baita metalekin egindako beste zenbait artisau lanak. Burdina zein beste metalak maisuki lantzen zituzten. Tutera hirian kontzak, sarrailak, giltzak eta esate baterako gazteluko ateen burdineria beraiek egiten zituzten.
157. lerroa:
Dakigun gauza ia bakarra Nafarroako Erregeak, beste edozein harrapakinengatik bezalaxe, esklaboen salmentaren gaineko bostena jasotzen zuela da.
 
Ez dakigu beraz zeintzuk ziren esklaboen saltzaile eta erosleak. Beste aldetik garai haietan inguruko beste zenbait lekuetan,[[Languedoc]]en esate baterako, esklabotza debekatuta zegoen jada. Esklabo baten kasua ezaguna da garaiko agirietan islatuta geratu zelako. [[1365]].en urtean Diego Lopez [[Aiara]]koaren jabetza zen esklabo batek, Fatima izenekoa, ihes egin zion eta Nafarroan babestu zen. [[Santxo Abarka Dorre]]ko soldaduek harrapatu zuten ordea. Diego Lopez Aiarakoak bere esklaboa erreklamatu zuen eta Nafarroako Erregea berak parte hartu zuen auzian eta esklaboa itzuli zion. Horregatik badakigu esklabotza kasu haren berri.
 
Beste zenbait kasuetan ordea erregeak musulman esklaboekin esku zabalagoa jokatu zuen. Esate baterako, Karlos II.ak [[Katalunia]]ko itsasontzi batean heldutako [[tartariar]] esklabo gazte bat erosi zuen. Aske utzi eta kristau bihurrarazi zuen, eta handik aurrera errege bera tartariar gaztearen babesle bilakatu zen. Esklabo haiek, ordea, ez ziren nafar musulmanak, haiek aske baitziren Nafar Moruen Forua zela eta.