Ramiro de León Carpio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Xabier Armendaritz wikilariak «Ramiro De León Carpio» orria «Ramiro de León Carpio» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik: euskaraz ere, izen eta abizen artean, «de» hori xehez doa
t izen eta abizen artean doanean, euskaraz ere «de» hori xehez da
1. lerroa:
'''Ramiro Dede León Carpio''' [[guatemala]]r politikaria izan zen (1942-2002). Unión del Centro Nacional alderdiaren sortzailetako bat (1983) izanik, alderdiko idazkari nagusi (1983-1986) eta Biltzar Konstituziogileko diputatu (1984-1986) aukeratu zuten. Zenbait alditan, Biltzarreko lehendakari izan zen, eta, aldi berean, Giza Eskubideen prokuradore (1983-1993). [[Jorge Serrano Elías]] presidente ohiak 1993ko maiatzean Biltzarra deuseztatu eta Guatemala normaltasun konstituzionalera itzuli zenean, De León Carpio aukeratu zuen Kongresuak Guatemalako Errepublikako lehendakari, agintaldi konstituzionala osatzeko (1993-1996). De Leónen gobernuak hainbat berrikuntza bultzatu zituen ustelkeria errotik atera eta adierazpen askatasuna bermatzeko. [[Bill Clinton]] Estatu Batuetako presidenteak eta Erdialdeko Amerikako presidenteek sinatu zuten Garapen Iraunkorraren Hitzarmenean ere parte hartu zuen 1994ko abenduan. 1996ko urtarrilean, agintaldia bukatu zenean, [[Alvaro Arzú]] lehendakariari eman zion aginpidea. 2002ko apirilaren 16an hil zen Miamin.