Modica: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
 
==Historia==
[[File:Grezia Handia.jpg|thumb|Grezia Handia]][[Tuzidides|Tuzididesen]] arabera, hiria K. a. 1360ean edo 1031n fundatu zen eta K. a. VII. mendean [[sikuloak]] hemen bizi ziren. Seguruena, Sirakusaren menpeko hiri bat zen. Erromatarrek Modica, Sirakusa eta Sizilia osoa okupatu zituzten kartagotarren kontrako [[Egadi]] irletako gudaren ondoren, [[Lehen Gerra Punikoa|Lehen Gerra Punikoaren]] amaieran (K. a. 241). Modicak ''decuman ''kategoria zuen'' ''beste 35 hirirekin batera erromatarren botereari berez men egin ziolako. [[Verres]]<ref>Cicero, ''In Verrem'', 1, III, 51</ref> pretorrak zapaldu zuen. Hiri hau burujabeko ''[[municipium]] ''bilakatu zen nolabaiteko garrantziarekin. [[Plinio Gaztea|Pliniok]] eta [[Ptolomeo|Ptolomeok]] hiri hau aipatzen dute irlako beste batzuen artean, ''Ibilbideetan ''agertzen ez bada ere. [[Rabenako kosmografia|Rabenako geografoak]], [[Silius Italicus|Silius Italicusek]]<ref>Plin. III. 8. § 14 ; Ptol. III. 4. § 14; Geogr. Rav. V. 23.</ref>, berriro aipatzen duenean beste siziliar hiri batzuen artean, [[Netum|Netumekin]] (gaurko ''Noto Antico'') elkartzen du auzikideak zirelako<ref>Sil. Ital. XIV. 268.</ref>.
 
Siziliako hego-ekialdearen eta Modikaren kristautasuna (germaniar historiaren arabera, L. Hertling) goiztiarra zen. Sirakusako elizbarrutiak dioenez, San Paulok fundazio apostoliko bat egin zuen K. o. 61ean<ref>Apostoluen aktak 28:12</ref>.
42. lerroa:
XVIII. mendean Sizilia [[Viena|Vienatik]] gobernatu zenean. XVIII. mendearen amaieran eta XIX. hasieran [[Sizilia Erresuma]]<nowiki/>ko parte bat izan zen zeinen hiriburua [[Napoli|Napolin]] baitzegoen.
 
1860an Italiako hiria bilakatu zen eta bere zonaldeko hiriburua izan zen 1926ra arte.
 
==Toki interesgarriak==