Osakako setioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{asteko itzulpena}}
 
'''Osakako setioa''' ([[japoniera]]z: 大坂の役, ''Ōsaka no eki'') Toyomi klana suntsitzeko asmoz [[Tokugawa shogunatoa]]k ekindako gudu-segida da. [[1614]]tik [[1615]]era iraun zuen eta bi alde ezberdin zatituta egon zen: neguko kanpaina (大坂冬の陣, ''Ōsaka fuyu no jin'') eta udako kanpaina (大坂夏の陣, ''Ōsaka natsu no jin'').
 
== Testuingurua ==
 
[[1598]]an hil zenean, [[Hideyoshi Toyotomi]]k Japoniako administrazioa [[Bost Buruen Kontseilua]]ri utzi zion, buru nagusia [[Ieyasu Tokugawa]] izanez. [[Sekigaharako gudua]]n [[Mitsunari Ishida]]k gidatutako beste buruak garaitu ondoren, Ieyasuk Japonia ''de facto'' menderatu zuen, eta [[1603]]an [[Edo]]n Tokugawa shogunatoa hasi zuen. Ieyasuren helburu politikoa erregimen iraunkor eta egonkor bat jartzea zen, eta Toyotomi klanaren berarekiko nagusitasun nominala arazo bilakatu zen.