Nagasaki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
17. lerroa:
| azalera = 406.35
| herritar = nagasakitar
| biztanleria = 446007434199
| bizt_urtea = 20092014
| dentsitatea =
| besterik1 =
| besterik1balioa =
| webgunea = http://www1.city.nagasaki.nagasaki.jp/index_e.html www1.city.nagasaki.nagasaki.jp
| oharrak =
}}
{{nihongo|'''Nagasaki'''|広島市|Nagasaki-shi}}, [[Japonia]]ko [[Kyushu]]ko uhartearen mendebaldeko kostaldean dagoen hiria da, [[Nagasaki (prefetura)|izen bereko prefeturako]] hiriburua dena. 2014ko erroldaren arabera 434.199 biztanle ditu.
'''Nagasaki''' ([[japoniera]]z 広島市, ''Nagasaki-shi'') izen bereko prefekturako hiriburua da, [[Japonia]]ko [[Kyūshū]] eskualdean.
 
Hiriak historiako bigarren [[Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak|bonbardaketa atomikoa]] nozitu zuen [[1945]]eko [[abuztuaren 9]]an, [[Bigarren Mundu Gerra]]ren amaieran, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuen]] armadak burutua.
 
== Etimologia ==
Izenak "lurmutur luzea" esan nahi du eta izen bereko penintsulak eman dio izena hiriari.
 
== Historia ==
=== Atzerritarren aurkikuntza ===
[[XVI. mende]] amaieran, 26 martiri [[katoliko]] gurutziltzatu zituzten muino baten gainean. Haien artean zegoen [[San Martin Loinazkoa]] beasaindarra (1566-1597).
Kai ugari zituen arrantzale txikia zen Nagasaki eta berari buruzko datu gehiegirik ez dago 1543an exploratzaile [[portugal]]darrek aurkitu zuten arte. Fernão Mendes Pinto izan zen itsasuntziz bertara iritsi zen lehenengotakoa. Ordutik aurrera portugesek merkatal harremanak eratu zituzten [[Txina]] eta Japoniaren artean bitartekari lanak eginez, ''Nanban byōbu'' izenaz ezagutu zen.
 
=== Nagasakiren loraldia ===
1549an [[Frantzisko Xabierkoa]] iritsi zen [[Kagoshima]]ra eta Kyushu uhartea ebangelizatzen aritu zen bi urte inguru Txinara itzuli zen arte. Hainbat daymiok katolizismoa hartu zuten eta ''Kirishitan'' (kristau) bihurtu ziren, denetan aipagarriena Ōmura Sumitada izan zen. Honek 1871ean portugesentzako eraiki zuen Nagasakin.
 
Nagasaki berehala hasi zen handitzen eta portugesen produktuak inportatu eta kulturan asimilatu zituen, hala nola, tabakoa, ogia, ehunak, ''castella'' bizkotxoak eta bereziki tempura.
 
=== Katolikoekin istiluak ===
[[Sengoku Aroa]]n ezegonkortasun politiko handia izan zen Japonian eta Ōmura Sumitada daymioak eta [[Alessandro Valignano]] jesuitak bat egin zuten eta 1580an Nagasakiren kontrola hartu zuten. Jesuiten kolonia bihurtu zen, hauen kontrol administratiboa eta militarra zela eta. Japoniako beste lurraldeetan jazarriak ziren katoliko ugari hartu zituen garai hartan.
 
1587an Japonia osoko lurrak konkistatu eta batzen ari zen [[Toyotomi Hideyoshi]] Kyushura iritsi zen. Jesuitak bidali egin zituen eta hiriaren kontrola hartu zuen. 1596an ''San Felipe'' ontzi [[espainia]]rra [[Shikoku]]ra iritsi zenean eta Toyotomiren erantzuna Nagasakiko 26 martiri [[katoliko]] muino batean gurutziltzatzea izan zen. Haien artean zegoen [[San Martin Loinazkoa]] beasaindarra (1566-1597).
 
1602an misiolari agustindarrak iritsi ziren Nagasakira eta [[Tokugawa Ieyasu]] shogun berriak katolizismoa toleratu zuen, izan ere daymio katolikoek bere alde egin baitzuten Sekigaharako Gudan. 1614an Osakako gaztelua hartu ostean Tokugawak bere etorkizuna segurtatua ikusi zuen eta 1614an daymio katolikoak bidaliko zituela esan zuenean daymio ugarik uko egin zoioten kristautasunari, izan ere jazarpen handiak jasan baitzituzten. [[Herbehereak|Herbeheretar]] eta [[britainia]]rrekin merkatal harremanak eratu ziren, beti ere herritarrak kristautzeari uko egiten bazioten.
 
1637an Shimabarako matxinada gertatu zen eta hamarkada batzutan Japoniako probintzia katoliko bakarra izan zen, portugesen ikono eta ohiturak hartu zituztelarik. Hauen kontra aritu ziren Tokugawa Ieyasu eta herbeheretarrak, merkataritza monopolioa nahi baitzuten hauek. Gertaera honen ondorioz japoniarrek erabaki zuten atzerritarrek arazoak baino ez zituztela ekartzen eta herrialdearen isolamenduaren hasiera izan zen. Portugaldar guztiak bidaliak izan ziren eta herbeheretarrek Nagasakin bakarrik egon ahal izan zuten. Tokugawatarrek beren konfiantzazko gobrenadorea ezarri zuten bertan.
 
=== Nagasaki eta Herbehereak ===
Herrialde osoan atzerritarrei irekitako kai bakarra izanik europarren eragin handia izan zuen. [[Nederlandera]]zko eskolak ireki ziren eta Europako arte, literatura eta produktu bitxiak iritsi ziren.
 
1808an [[Napoleondar Gerrak|Napoleondar Gerretan]] ''HMS Phaeton'' untzi britainiarra herbeheretarrei segika Nagasakiko kaian sartu zen. Hauek gobernadoreari janaria eta erregaia eskatu zioten. Honek eman zien baina legearen aurkakoa zenez bere buruaz beste egin zuen [[seppuku]]a burutuz.
 
=== Aro modernoa ===
1859an atzerritarrentzako portu irekia bihurtu zen. [[Meiji berrezarkuntza]]ren kristautasuna legezkoa bihurtu zen eta industriagune handia bilakatzen hasi zen, bereziki ontzigintzan oinarrituz. Berehala Japoniako Itsas Armadaren basea ezarri zen.
 
=== Bonba atomikoa ===
1945eko abuztuaren 9an Estatu Batuarrek bigarren [[Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak|bonba atomikoa]] jaurti zuten, Hiroshiman bota eta handik hiru egunetara. Lehendabiziko asmoa [[Kitakyūshū|Kokuran]] jaurtitzea zen baina lainotua zegoen eta helburu hari uko egin eta Nagasakin jaurti zuten. 73.000 pertsona hil ziren eta 75.000 zauritu. Bonba Hiroshimakoa baino potenteagoa bazen ere eragina txikiagoa izan zuen lurrade muinotsua izatearren.
 
Hiriaren berreraikuntza oso geldoa izan zen. 1946 arte ez ziren emergentziazko lanik sinpleenak hasi. Lehenengo lanak industria eta arrantza berreskuratzean zentratu ziren, ondoren tenpluak eta eliza katolikoa. 1955ean [[Nagasakiko Bonba Atomikoaren Museoa]] eraiki zen.
 
== Geografia ==
Nagasaki eta [[Nishisonogi penintsula|Nishisonogi]] penintsulen artean kokaturik dago hiria, honek Kyushuko kai onena izateko baldintzak ematen dizkio. Hiriaren alde komertziala badiaren barrenean dagoen lautadatxo batean kokaturik dago.
 
== Klima ==
176 ⟶ 210 lerroa:
}}
</div>
 
== Ondasun nabarmenak ==
* [[Nagasakiko Bonba Atomikoaren Museoa]].
* [[Nagasakiko Bakearen Parkea]].
* [[Urakami katedrala]].
* [[Sōfuku-ji (Nagasaki)|Sōfuku-ji]] tenplua.
* [[Suwa santutegia]].
* Konfuzioren santutegia.
* Glover parkea.
 
== Iruditegia ==
<gallery>
Irudi:City panorama04.jpg|Hiriaren ikuspegia.
Irudi:City panorama03.jpg|Nagasakiko muinoak.
Irudi:Nagasaki City view from Hamahira01s3.jpg|Nagasaki ilunabarrean.
Irudi:Nagasaki peace memorial hall.jpg|[[Nagasakiko Bonba Atomikoaren Museoa]].
Irudi:Nagasaki Fountain of Peace.jpg|[[Nagasakiko Bakearen Parkea]].
Irudi:Nagasakibomb.jpg|Bonba atomikoaren "onddo" hodeia Nagasaki gainean.
Irudi:121223 Urakami Cathedral Nagasaki Japan01s.jpg|[[Urakami katedrala]].
Irudi:Nagasaki-Sofukuji-Daiyuhoden-M5601.jpg|[[Sōfuku-ji (Nagasaki)|Sōfuku-ji]].
Irudi:Nagasaki-Suwa-Shrine-1558.jpg|[[Suwa santutegia]].
Irudi:Glover Garden Nagasaki Japan02s3.jpg|Glover parkea.
Irudi:|[[]].
</gallery>
 
== Herri eta hiri senidetuak ==
198 ⟶ 256 lerroa:
{{commonskat}}
* {{en}} [http://www1.city.nagasaki.nagasaki.jp/index_e.html Nagasaki hiriari buruzko webgunea]
 
{{geografia zirriborroa|JPN}}
{{Commons|Nagasaki}}
 
[[Kategoria:Nagasaki prefekturako hiriak]]