Alvia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
59. lerroa:
 
=== Alvia Euskal Herrian ===
[[2007]]ko [[abenduaren 21]]ean [[Madril]] eta [[Valladolid]] [[Espainia|espainiar]] hirien arteko abiadura handiko trena inauguratu zen. Trenbide berri horrek [[AVE]] trenaz gain, abiadura handian bidaiatu dezaketen trenak ibiltzea posible egin zuen. Horien artean Alvia motako [[Talgo (tren mota)|Talgo]]a. Horrela, [[Bilbo]], [[Donostia]] eta [[Gasteiz]] [[Madril]]ekin elkartzen zituen Alvia motako tren zerbitzua jarri zen.
 
Trenak [[Valladolid]]erainoko bidea ohiko trenbidetik egiten du, eta ondoren eraiki berri den abiadura handiko trenbidea erabiltzen du. Ohiko [[Talgo (tren mota)|Talgo]]a baino arinago joateagatik, bidaia denborak asko arinduz. Lehen [[Bilbo]] eta [[Madril]] bitarteko bidaia egiteko sei ordu behar baziren, Alvia trena jartzearekin batera 4 ordu eta 45 minutura gutxitu da. Bidaia azkarragoa izateaz gain, [[Renfe]]k prezio merkeagoak ere jarri ditu. Horrela, [[Madril]]erako bidaia 20 euro baino gutxiagora jaitsi zen, internet bidez erosita.
 
[[Bilbo]]tik [[Madril]]era egindako lehen bidaia [[2007]]ko [[abenduaren 21]]ean egin zen, lehen ibilbidea 135 bidaiarik egin zuten eta trena Abandoko [[Iparreko Geltokia|Iparreko Geltokira]] ailegatzean txaloz hartu zuten bertan zeuden pertsona gehienek, bertan zeuden beste batzuek [[AHT]]aren aurkako kontzentrazioa egin zuten, trenaren ibilbidea oztopatuz.