Renfe Operadora: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
38. lerroa:
 
[[2012]]an zabalera estuko burdinbideak kudeatzen zituen [[FEVE]] espainiar enpresa publikoa Renfe Operadoraren barne gelditu zen, aurreko enpresa desagertuz. Urte horretako abenduaren 31n Renfe Operadorak [[FEVE]] sareko ustiapena bere gain hartu zuen, eta [[Adif]]ek bere azpiegitura.<ref>{{erreferentzia|egilea=[[RTVE]]|artikulua=Deja de existir FEVE, cuyo patrimonio de bienes y servicios se repartirá entre Renfe y Adif|url=http://www.rtve.es/noticias/20121231/deja-existir-feve-cuyo-patrimonio-bienes-servicios-se-repartira-entre-renfe-adif/594241.shtml|sartze-data=2014-06-27}}</ref> Hala, ''Renfe Feve'' marka komertziala jaio zen.
 
== Enpresaren egituraketa ==
 
Hasiera batean Renfe Operadorak [[RENFE]]ren kudeaketa eredua bereganatu zuen, garaiko ''Negozio Unitateak (UN)'' hartuz eta horietaz arduratuz: ''Aldiriak'', ''Eskualdekoak'', ''Linea Handiak'', ''Abiadura Handia'', ''Zamak'' eta ''Trenen Mantenu Integrala''. [[2006]]ko urtarrilean Renfe Operadorak barne berregituraketa handia jasan zuen, aktibitate-atalak bilduz. Gaur egun lau ataletan banatzen da:
 
* ''[[Renfe Aldiriak|Aldirien]]'' eta ''[[Renfe Distantzia Ertaina|Distantzia Ertaineko]]'' Zerbitzu Publikoen Zuzendaritza Orokorra
* ''Distantzia Luzeko'' Zerbitzuen Zuzendaritza Orokorra
* ''Zama'' eta ''Logistika'' Zerbitzuen Zuzendaritza Orokorra
* ''Ekoizpen'' eta ''Mantenimendu'' Zuzendaritza Orokorra ([[Renfe Integria]])
 
== Tren zerbitzuak ==