Erradiazio elektromagnetikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Electromagnetic radiation lotu du, Wikidataren arabera.
62. lerroa:
Erradiazio elektromagnetikoaren partikulen teorian, erradiazio elektromagnetikoa [[fotoi]] deituriko partikuletan kuantizatua dago. Kuanto hauek uhinaren energiaren diskretizazioa adierazten dute, kuanto edo fotoi baten energia [[Planck-en konstante|Plack-en konstantearen]] eta uhinaren frekuentziaren arteko biderkadura delarik:
 
:<math>E_\text{fotoi}=h\cdot\nu</math>
 
Kargadun partikulek fotoiak igorri zein xurga ditzakete. Prozesuan fotoiek "energia garraiatzailearen" papera jokatuz.
68. lerroa:
Atomo batek fotoi bat xurga dezake elektroi bat kitzikatu eta energi-maila altuago batera eramanez. Fotoiak eramandako energia nahikoa baldin bada, elektroiak nukleoaren indar erakarletik ihes egin dezake ''[[Ionizazio|ionizazioa]]'' deituriko prozesuan. Alderantziz, elektroi bat maila altu batetik maila baxuago batera ''jaisten'' denean (energia-maila trantsizioa) fotoi bat igor dezake, igorritako fotoiaren energia bi mailen arteko energia-diferentziarena izanik. Hori dela eta, elementu kimiko bakoitzak bere frekuentzia propioak ditu, hau da, bere espektro propioa.
 
:<math>\Delta E_\text{trantsizio} = h\cdot\nu_\text{trantsizio}</math>
 
Aipatutako bi efektu hauek argiaren [[Xurgapen-espektro|xurgapen espektroari]] eta [[Igorpen-espektro|igorpen espektroari]] azalpena ematen diote. Horrela, esaterako, izar batek igorritako espektroan ager daitezkeen banda ilunetatik izarraren konposizioa jakin daiteke, atomo bakoitzak bere xurgapen-espektro propioa daukalako, hots, atomo bakoitzak baimenduriko energia trantsizio zehatzak dituelako. Banda ilunek xurgaturiko uhin-luzera adierazten dituzte. Era berean, atomoaren igorpen espektroa ere diskretua eta propioa da. Azken honi esker astrofisikoek lurretik izar baterainoko distantzia kalkula dezakete ''[[Gorrirako-desplazamendu|gorrirako desplazamendua]]'' deitzen den teknikari esker.