Modica: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
62. lerroa:
 
===San Pedroren eliza===
Modica Behean kokaturiko eliza honen aurrealdeak siziliar barroko estiloko 49 metroko garaierako kanpandorre bat. du. [[Sirakusako probintzia|Sirakusako]] gotzainaren araberako dokumentu batean eliza 1396an existitzen zen. Hori dela eta, elizaren eraikuntza 1350. inguruan izan zen. Denborak eta lurrikarek berrikuntzaren bat behartu zuten, baina zenbait parte kontserbatu dira, adibidez Sortzez Garbiari eskainitako alboko kapera. Harmailadiak, hamabi apostoluekin, aurrealde soilera darama. Barruan Ama Birjinako bi marmolezko estatua daude, bata Trapaniko Ama Birjina (1470) eta bestea Sorospeneko Ama Birjina (1507). Zutargi zentrala, aldare nagusiaren gainean eskegirik, [[Murano|Muranon]] egindako beirazko lana da. Ikusgarria da ere 1924an inauguratutako organo erraldoia.
 
===Modicako kondeen gaztelua===
[[File:Castello Modica.jpg|right|thumb|Modicako kondeen gaztelua.]]
Gaztelu honek, arkaitz baten gainean eraikitakoak, aspadidanikaspaldidanik Modicako konderriaren botere politikoa eta administratiboa irudikatu du. Eraikuntza honek funtzio ezberdinak izan ditu: presondegia, gotorlekua eta kondeen eta gobernadoreen egoitza. Hemen justizia ematen zen eta kargu guztien egoitza izan zen 1865era arte. Italia batu zenean, erlijio-ordenak egotzi ziren komentu eta monastegietatik. Gaztelua behin betiko abandonaturik, ofizio guztiak libre zeuden komentuen artean banatu ziren.
 
Munumentu ikuspegitik, gaztelua gotorlekua izateko jaio zen. Behin eta berriz berriztu zen VIII. eta XIX. mendeen artean. Kokatuta dagoen tokian oso defendagarria zen hiru zonaldetan horma bertikalak zituelako. Kanpoaldean, XIV. mendeko dorre poligonalak irauten du. Barneko patioan bisitagarriak dira Erdi Aroko kartzelak, harrian induskatutakoak. Gaur egungo ''Madonna del Medagliereko'' eliza San Leonardoko elizaren hondarretatik sortu zen. San Cataldo elizari dagokionez, ezer gutxi geratzen da. Harresiaren parterik handiena 1693ko lurrikaran erori zen eta beste bat lurrera bota zen zonaldeko garapen urbanistikorako. Harresiz inguratutako barrutitik, bost dorreetatik eta lau ateetatik hondakinak baino ez daude.
 
==Galeria==