«Hareharri»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 7 urte
ez dago edizio laburpenik
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Sandstone lotu du, Wikidataren arabera.)
No edit summary
'''Hareharri'''a edo harri mimarria [[harea]]z eta pikor txikiko materialez osatutako [[arroka sedimentario]] bat da. Bere mineralogian, batez ere [[kuartzo]]a eta [[feldespato]]a dago, hau da, [[granito]]etako pikor berdinak, hau baita lurrazalean dagoen arrokarik ugariena.
 
Harea bezala, hareharriak kolore ezberdinak izan ditzake, baina nagusienak [[beigebeix]], [[marroi]]a, [[hori]]a, [[gorri]]a, [[gris]]a eta [[zuri]]a dira. Hareharriak askotan hegi handiak sortzen dituenez euren koloreak batzuetan agertzen den eskualdearekin izendatua izan da.
 
Hareharri batzuk egonkorrak dira euriaren eta klimaren enbaten aurrean, baina lantzeko errazak dira. Hori dela eta eraikuntzan askotan erabiltzen den materiala da. Era berean, pikorrek duten gogortasuna dela eta askotan erabiltzen da xehatzeko harriak egiteko, eta lanabesak zorrozteko.