Santa Maria eliza (Bermeo): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
No edit summary
29. lerroa:
[[Ebanjelio]]aren aldean [[San Joan Bataiatzailea]] eta Andre Maria Arrosariokoren erretaulak daude. San Joan Bataiatzailearen erretaulak titularra du eta alboetan [[San Sebastian]] eta [[San Roke]]ren mukuluak; horiek kutxatila baten gainean daude eta kutxatilaren barruan [[Balentin Berriotxoa]] sainduaren irudi etzana. Andre Mari Arrosariokorenean, taila titularrarekin batera, [[San Isidro]] eta Maria de Cervelló mesedetako Santuaren irudiak daude. Gutunaren aldean, Sortzez Garbiaren erretaulak titularraren irudi [[barroko]]a erakusten du erdian; eta alboetan, [[San Luis Gontzaga]] eta San Antolinen irudiak; San Josefen erretaulan, horren irudiaz gain San Andres Avelino eta San Erramun Jaiogabearen irudiak daude.
 
[[Polikromia]] neoklasikoa da, dekorazio-elementuetan doratuak ditu, eta gainontzekoan [[haitzurdin|marmoreatua]] nahastu egiten da [[zutabe]], [[pilastra]] eta hormakonkaren [[beix]] kolorearekin. Tailek oihal lisoak dituzte eta haragi-kolorea leunduraz lortu zuten.
 
Erretaulok aro neoklasikoaren eskultura-programarik osoena dute. Hamaika irudi daude, eta, formari dagokionez, oso ondo eginak [[Josep Alcoverro]] eskultore [[katalan]]aren eskutik. Eskultura-multzo horrek Bizkaiko erretaulagintza neoklasikoan osoena da. Garrantzitsuak dira, gainera, Bizkaian dagoen erretaula-multzorik ugariena delako, arkitektura eta eskulturaren artean osotasuna erakusten dutelako eta tenpluarekin bat egiten dutelako harmonian.