Kaos (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{fisikazirriborroa}} Kaos (grekerako Χάος hitzetik eratorria) normalean aurresan ezintasunari esaten zaio, eta kosmos kontzeptuaren antitesia dugu. Antzinako grekeran χάος...
(Ez dago alderik)

18:53, 24 ekaina 2007ko berrikusketa

Txantiloi:Fisikazirriborroa

Kaos (grekerako Χάος hitzetik eratorria) normalean aurresan ezintasunari esaten zaio, eta kosmos kontzeptuaren antitesia dugu. Antzinako grekeran χάος hitzak ez zuen desordena esan nahi, baizik eta kosmosaren aurretiko huts primarioari, espazio hutsari atxekitzen zitzaion. Berez, χάος hitzaren jatorria Proto-Indo-Europeoko ghn edo ghen errotik dator. Hasierako kristauen hitz horren interpretazioaren gaizki ulertu batengatik gaur egun kaosa desordena deskribatzeko erabiltzen da.

Matematikoki, kaosa ez periodikoa den portaera deterministari esaten zaio, zeinen hastapen egoerekiko oso sentikorrak diren, adibidez, muga baldintzetako perturbazio infinitesimalak sistema dinamiko kaotiko batean fase espazioaren orbitan aldaketa finituak, diskretuak, sortzen ditu.

Fisikan

Fisikan kaosa termodinamikan definituriko entropiaren berdintsua da. Kaosa kontzeptu poetiko edo metafisikoa da diskordia zentzua duena, eta entropia sistema fisiko baten zehazki definituriko funtzioa den. Kaosak zentzu orokorrean erabateko nahaste, ulertezina eta heterogeneoa den anabasa. Kontzeptu intuitibo hau ez dator bat Termodinamikaren Bigarren Legearekin, honek dio sistema itxi batean entropia ezin dela gutxitu. Entropia maximizatua egotea beti sistema baten itxurazko homogeneotasunaren adierazle da. Sistema homogeneo batean eragindako zorizko perturbazioek ez dute aldaketa adierazgarririk ematen, beraz zientzilariek esango lukete, aleaotoriotasuna, kaosa, maximizatua dagoela. Sistema hauek isotropikoak dira.