Elegia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 47 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q174864 orrian
No edit summary
3. lerroa:
'''Elegia''' kexua, deitorea gaitzat duen [[poesia]]-lana da.
 
Elegiak, berez, pertsonaia publiko baten, adiskide baten edo pertsona maite baten [[heriotza]] deitoratzen du; hortik giza hilkortasunari buruzko hausnarketa zabala izatera igaro da. Hala ere, [[literatura]] klasikoan elegiazko neurrian idatzitako lana zen besterik gabe ([[daktilo]] hexametroa eta pentametroa txandakatzen dituena), eta gaiari zegokionez ez zuen mugarik; literatura moderno batzuetan ere, [[Alemania]]koan esate baterako, elegia hitza neurriari dagokio batez ere, poemaren edukiari baino areago. Hala, [[Rainer Maria Rilke]]ren ''Duineser Elegien'' famatua (''Duinoko Elegia''), ez da deitorezkoa; bertan, poetak agertzen du balio espiritualen bilaketa, unibertso arrotz batean. Ingeles literaturan, ordea, [[XVI. mende]]az geroztik, elegia hitzak deitorezko poema esan nahi du, eta poetak aukeratutako edozein metrotan idatzia izan daiteke.
 
Literatura modernoan elegiak garrantzizko lekua du. Elegia aipagarrienak [[A.E. Housman]]en ''To an Athlete Dying Young'' (''Gazte hiltzen ari den atleta bati''), [[W. H. Auden]]en ''In Memory of W. B. Yeats'' (''W. B. Yeatsen oroitzapenez''), [[E. E. Cummings]]en ''My Father Moved through Dooms of Love'' (''Aita maitasunaren galbidean ibili zen''), eta [[John Peale Bishop]]en ''Hours'' (''Orduak'', [[F. Scott Fitzgerald]]i buruz).
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}