«Peter L. Berger»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Boston Unibertsitateko ''Kultura, Erlijio eta Munduko Gaien Institutuko ''zuzendari izan da''.''
 
Oso ezaguna da, batez ere, [[Thomas Luckmann]]ekin batera idatzi zuen liburuagatik:''Errealitatearen eraikitze soziala: jakintzaren soziologia baterako tratatua'' (New York 1966). Honez gain, ezaguna da ere Euskal Herrian bere liburu bat euskarara itzuli delako: ''Soziologiarako gonbitea. Ikusmode humanistiko bat.'' (Bilbo,1992).
 
=== Biografia ===
Vienan jaio zen eta
bigarren mundu gerraren ostean Estatu Batuetara emigratu zuen. 1949An
Wagner Collegen graduatu zen arte batxillergoan. Bere ikasketak New
School for Social Research-en jarraitu zituen, New Yorken (Masterra
1950ean eta Doktoretza 1952an).
 
1955a eta 1956a
bitarte, Evangeliche Akademie-n lan egin zuen, Alemanian. 1956tik
1958ra Ipar Carolinako Unibertsitateko irakasle laguntzaile bezala
aritu zen; 1958tik 1963ra Hartford Theological Seminary-ko irakasle
asozioatu izan zen. Bere irakaskuntza karrerako hurrengo garaiak New
School of Social Research-en, Rutgers Unibertsitatean eta Boston
College-en emango zituen.
 
1981etik soziologia
eta teologia irakaslea da Bostongo Unibertsitatean, eta 1985etik
aurrera ''Kultura Ekonomikorako Ikerketa Institutu''ko zuzendari
izan zen, gerora, ''Kultura, Erlijio eta Munduko Gaien
Institutu'' bilakatuko zena.
 
Ohorezko titulu
anitz jaso ditu hainbat unibertsitatetan, hala nola, Loyola
University, Notre Dame Unibertsitatea, Genevako Unibertsitatea,
Municheko Unibertitatea, Sofiako Unibertsitatea, Txinako Renmin
Unibertsitatea.
 
[[Kategoria:1929ko jaiotzak]]