Araba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.209.251 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
52. lerroa:
Azalerari dagokionez [[Euskal Autonomia Erkidego]]ko lurralde handiena izan arren, biztanle gutxien eta dentsitate txikiena duen lurraldea da oraindik ere. Halere, azken aldian Araba da biztanletan hazi den Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakarra. 1980tik aurrera Bizkaian eta Gipuzkoan eta, horrenbestez, autonomia erkidegoan biztanleriak behera egin badu ere, Araban etengabe hazi da biztanle kopurua urtez urte.
 
Biztanleria ez dago batere orekatua Araban, Gasteiz hiriburua barne duen Arabako Lautada eskualdean bizi baita arabarren erdia: 244.174 biztanle, 2006an (319.927 b. 2013-01-01ean<ref>Anuario estadístico de España 2014 / I.N.E.</ref>). Biztanleriaren banaketa desorekatu honen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoaren batez bestekotik gora dago Arabako Lautada, biztanle dentsitateari dagokionez (311 biztanle km2 bakoitzeko), baina beste eskualde batzuk erdi hutsik daudela esan daiteke, Arabako Mendialdean, adibidez, 6,5 lagun baino ez baitira bizi km<sup>2</sup>-ko. Gasteiz hiriburuak eta horren inguruan hazi diren udalerriek eragin dute, beraz, Arabaren hazkunde demografikoa. Hiriburuaren ondorengo udalerririk jendetsuena, [[Laudio]], herri ertaina baino ez da 20.000 inguru biztanlerekin. Biztanleriaren egitura demografikoari dagokionez, Araba Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino zertxobait gazteagoa da, alde txikiz bada ere; 65etik gorakoak guztizkoaren %16,7 dira (%18,6 Euskal Autonomia Erkidegoan).
 
== Banaketa administratiboa ==