Euskal Rock Erradikala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
{{aipua|Nahi izan edo ez izan, Euskal Rock Erradikala jada errealitate bat da, eta horren barruan ez dira soilik aurretiaz aipaturiko taldeak biltzen, horiek izan arren esanguratsuenak, baizik eta askoz talde gehiago.}}
 
Artikulu hori argitaratu eta berehala, [[NATO]]ren eta zentral nuklearren kontrako jaialdi ikusgarri bat egin zuten [[Tutera]]n ([[Nafarroa Garaia]]), eta RRV zeritzon haren adierazgarri garbia izan zen. [[1983]]ko [[urriaren 22]]ko jaialdi hartan, ordura arte sakabanatu samar zebilen makina bat talde esanguratsuk (Barricada, Zarama, Eskorbuto, Hertzainak, La Polla Records, RIP, Basura...) bat egin zuten, musikalki zein filosofikoki, [[NATO]]ren, [[inperialismo]]aren, [[energia nuklearra]]ren eta, funtsean, ezarritako gizarte ereduaren kontrako jarrera agertzeko. Kaleetan ernaltzen ari zen, eta, gehienbat, musikaren bitartez bideratzen ari zen mugimendu baten izozmendiaren muturra erakutsi zuen Tuterako kontzertuak.
 
Blascorekin batera, Marino eta Patxi Goñi anaiak izan ziren RRVren asmatzaile eta bultzatzaile nagusiak. Urte haietan Soñua diskoetxean zebiltzan, eta egun [[GOR Diskak|Gor]] zigiluan ari dira. Manifestu bat idatzi zuten, eta zaku hartan sartu zituzten une hartan giro berean mugitzen ziren talde horiek guztiak. Talde askok ez zuten bat egin ezarritako etiketarekin, baina beste batzuek ordea, hura onartu eta erabili egin zuten. Nahi eta nahi ez, hura onartu edo haren kontra egon, RRVk zer esan ugari eman zuen.