Frederick Grant Banting: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
7. lerroa:
 
== Diabetesari buruzko ikerketa==
Bantingek bere ikerkuntzen hasieratik interesgune nagusia ipini zuen diabetesean. Naunyn, Minkowski, Opie, Schafer eta beste batzuen lanak erakutsi zuen diabetesa pankreako hormona baten gabeziak eragiten zuela, hots, intsulinaren faltak. Intsulinak azukrearen metabolismoa kontrolatzen zuela argi gelditu zenean eta haren faltak pilarazten zuela azukrea odolean eta gernuan, tratamenduen saiakuntzak hasi ziren. Hala ere, intsulinaren aterakinak pazienteei emateko ahaleginek huts egin zuten 1922ra arte. Bantingek 1921 hasi zituen Torontoko Unbertsitatean intsulinari buruzko ikerketak Charles Best medikuntzako ikaslearen laguntzarekin Macleodek utzitako gunean (Macleok intsulina araztearen ardura hartu zuen Collip-ekin batera). Urte bat geroago Leonard Thompson 14 urteko gazte kanadiarrari lehenengo intsulina-injekzio arrakastatsuak jarri zizkioten eta urte horretan bertan hasi zen ekoizten eskala handian hainbeste diabetikori bizia salbatuko zion intsulina, baimena eman baitzitzien Torontoko Unibertsitateak enpresa farmazeutikoei ekoizteko patente-kanonik ordaindu beharrik gabe.
 
== Erreferentziak ==