Frederick Grant Banting: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Frederick Banting  azaroaren14anazaroaren 14an jaio zen, etxalde batean Allistonetik hurbil. Bost haurridetan gazteena zen; William Thompson Banting zuen aita eta Margaret Grant ama. Allistongo herri ikastetxe eta institutuan ikasi ondoren, Armadara sartu nahi izan zuen, baina ez zioten utzi bista txarra zuelako. Torontora joan zen unibertsitatera Teologia ikastera, baina Medikuntzako fakultatera igaro zen, azkenean. 1916an lizentziatu eta Kanadako Armadako Medikuntzako atalera sartu  zen; izan ere, I. Gerra Mundialaren eraginez medikuak behar zituzten.  Zauritu egin zuten Mundu Gerran 1918ko irailean beso batean, baina, nahiz eta zaurituta egon, 16 orduan egon zen guda-zelaian beste zauritu batzuk artatzen. Hori dela eta, Gurutze Militarra aitortu zioten. Torontora itzuli eta haur erien ospitalean egon zen kirurgilari egoiliar gisa. 1920tik 1921era irakasle jardun zuen Ontario mendebaldeko unibertsitateanUnibertsitatean. Urtebete geroago farmakologia irakatsi zuen Torontoko Unibertsitatean; gradua eta urrezko domina 1922an lortu zuen.
 
== Diabetesari buruzko ikerketa==
Bantingek bere ikerkuntzen hasieratik interesgune nagusia ipini zuen diabetesean. Naunyn, Minkowski, Opie, Schafer eta beste batzuen lanak erakutsi zuen diabetesa pankreako hormona baten gabeziak eragiten zuela, hots, intsulinaren faltak. Intsulinak azukrearen metabolismoa kontrolatzen zuela argi gelditu zenean eta haren faltak pilarazten zuela azukrea odolean eta gernuan, tratamenduen saiakuntzak hasi ziren. Hala ere, intsulinaren aterakinak pazienteei emateko ahaleginek huts egin zuten 1922ra arte. Bantingek 1921 hasi zituen Torontoko Unbertsitatean intsulinari buruzko ikerketak Charles Best medikuntzako ikaslearen laguntzarekin Macleodek utzitako gunean (Macleok intsulina araztearen ardura hartu zuen Collip-ekin batera). Urte bat geroago Leonard Thompson 14 urteko gazte kanadiarrari lehenengo intsulina-injekzio arrakastatsuak jarri zizkioten eta urte horretan bertan hasi zen ekoizten hainbeste diabetikori bizia salbatuko zion intsulina, baimena eman baitzitzien Torontoko Unibertsitateak enpresa farmazeutikoei ekoizteko patente-kanonik ordaindu beharrik gabe.
 
== Erreferentziak ==