«Helen Keller»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(→‎Haurtzaroa eta gaixotasuna: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak ez du "disziplina" ortografia onartzen: "diziplina" da.)
Helenek 1961ean lehenengoz garuneko hodietako istripu bat eduki zuen, ondoren gehiago eduki zituelarik. Honen ondorioz bizitza publikoa alde batera uzten joan zen eta bere bizitzako azken urteak [[Arcan Ridge]]ko bere etxean igaro zituen. Kellerrek 87 urte zituela, bere heriotza baino pixkat lehenago, bere lagun bati zera esan zion: "urte ilun eta isil hauetan, Jainkoak nire bizitza ezagutzen ez dudan asmo batentzat erabiltzen aritu da, baina egunen batean ulertuko dut eta orduan asetuta sentituko naiz". 1968ko ekainaren 1ean, Arcan Ridgen, Helen Keller lotan zegoelaik hil egin zen. Bere gorpua [[Bridgeport]]en erre zuten eta bere hileta [[Whasington]] D.C.ko Katedral Nazionalean egin zuten. Geroago bere errautsak Anne Sullivan eta Polly Thomsomnenak zeuden lekutik gertu utzi zituzten.
[[Fitxategi:Helen Keller15.jpg|thumb| Helen Keller Braille sisteman irakurtzen.]]
[[Fitxategi:Anne Sullivan - Helen Keller memorial - Tewksbury, Massachusetts - DSC00072.JPG|thumbnail|Anne_Sullivan_-_Helen_Keller_memorial]]
=== Helen Kellerren bizitzaren antzezpenak ===
Helen Kellerren bizitza askotan antzeztua izan da. 1919. urtean lehenengo antzezlana egin zen ''Deliverance'' izeneko film mutuan, pelikula honetan bere bizitza kontatzen zen estilo melodramatiko batean. Baina berari benetan eginiko omenaldia 1957.urtean idatzi zen ''Langile Miragarria'' izeneko antzezlana izan zen, hau bere autobiografian (Nire Bizitzaren Historia) oinarritua dago. Drama bat da eta Anne Sullivanek komunikatzen nola irakasten dion ikusten da. [[1959]]ko urriaren 19an obra hau Broadwayen aurkeztu zen eta arrakasta handia eduki zuen, ia hiru urtez egon baitzen han ikusgai. 1962an zinemara eraman zen lana eta [[Oscar Sariak|Oscar Sarietarako]] izan ziren Helen Kellerren papera egin zuena eta Anne Sullivanen papera betetzen zuena. Aktoresak hauek izan ziren: [[Patty Duke]] eta [[Anne Bancroft]] hurrenez hurren. Biek Oscarra irabazi zuten. Ondorengo urteetan antzezlan gehiago egin dira bere bizitzari buruz, gehienak aipatutako horretan oinarrituta.