Frederick Grant Banting: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Frederick Grant Banting''' ([[Ontario]], [[Kanada]], [[1891]] - [[Ternua]], Kanada, [[1941]]) [[fisiologo]]a izan zen. [[Diabetes]]a ikertzen aritu zen, batez ere; Bantingen garaian, heriotza zekarren eritasun horrek. [[Intsulina]] bakartzeko saio ugari egin zituen; azkenik, intsulina txertatu, eta ondorio onak lortu zituzten. Harrezkero, diabetesa dutenek aukera izan dute intsulina gorputzean sartuz gaixotasunari aurre egiteko. 1923an, [[Medikuntzako Nobel saria]] irabazi zuen, John James Rickard Macleodekin batera.
 
== Biografia ==
'''<u>BIZITZA</u>'''
 
Frederick Banting  azaroaren14an jaio zen, etxalde batean Allistonetik hurbil. Bost haurridetan gazteena zen; William Thompson Banting zuen aita eta Margaret Grant ama. Allistongo herri ikastetxe eta institutuan ikasi ondoren, Armadara sartu nahi izan zuen, baina ez zioten utzi bista txarra zuelako. Torontora joan zen unibertsitatera Teologia ikastera, baina Medikuntzako fakultatera igaro zen. 1916an lizentziatu eta Kanadako Armadako Medikuntzako atalera sartu  zen; izan ere, I. Gerra Mundialaren eraginez medikuak behar zituzten.  Zauritu egin zuten gerran 1918an, baina, nahiz eta zaurituta egon, 16 orduan egon zen guda-zelaian beste zauritu batzuk artatzen. Hori dela eta, Gurutze Militarra aitortu zioten. Torontora itzuli eta haur erien ospitalean egon zen kirurgilari egoiliar gisa. 1920tik 1921era irakasle jardun zuen Ontario mendebaldeko unibertsitatean. Urtebete geroago farmakologia irakatsi zuen Torontoko Unibertsitatean gradua eta urrezko domina 1922an lortu zuen.
 
'''<u>== DIABETESARI BURUZKO IKERKETA</u>'''==
 
Bantingek bere ikerkuntzen hasieratik interesgune nagusia ipini zuen diabetesean. Naunyn, Minkowski, Opie, Schafer eta beste batzuen lanak erakutsi zuen diabetesa pankreaseko hormona baten gabeziak eragiten zuela, hots, intsulinaren faltak. Intsulinak azukrearen metabolismoa kontrolatzen zuela argi gelditu zenean eta haren faltak pilarazten zuela azukrea odolean eta gernua, tratamenduen saiakuntzak hasi ziren. Hala ere, intsulinaren aterakinak pazienteei emateko ahaleginek huts egin zuten 1922ra arte. Urte horretan Leonard Thompson gazte kanadiarrari lehenengo intsulina-injekzio arrakastatsuak jarri eta urte horretan bertan hasi zen ekoizten hainbeste diabetikori bizia salbatuko zion intsulina, baimena eman baitzitzien enpresa farmazeutikoei ekoizteko patente-kanonik ordaindu beharrik gabe.